19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

142/2022 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 17an emandako 146/2021 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez onetsi zen 194 eredua: "Urteko laburpena, kapital higigarriaren etekinen eta errenten gaineko atxikipenena eta konturako sarrerena, etekin eta errenta horiek besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozkoak direnean, eta urteko laburpen informatiboa, kooperatibei egindako ekarpenen itzulketei eta eskualdaketei buruzkoa" izenekoa.

143/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, "Aseguru primen gaineko zerga. Urteko laburpen-aitorpena" izeneko 480 eredua onesten duena.

148/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, "Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga. Autolikidazioa" 490 eredua onesten duena.

150/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 369 eredua, "Balio erantsiaren gaineko zerga. Autolikidazioa, subjektu pasibo ez diren pertsonei zerbitzuak ematen dizkieten, ondasunen urruneko salmentak egiten dituzten eta barneko ondasun-entrega jakin batzuk egiten dituzten subjektu pasiboei aplika dakizkiekeen araubide bereziena" izenekoa.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez María Isabel Santana Sáenz andrea Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako.

101/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Armando Roldán Arróniz jauna, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Berrikuntza, Nazioartekotze eta Kalitaterako Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

5/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 10ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Eskubide Sozialetako kontseilariak abenduaren 1ean emandako 312/2022 Foru Agindua, Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

1E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Javier Alecha Hernández jauna Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Ataleko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako.

4E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 11koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Itziar San Martín Erice andrea Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago.

24/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nerea Díez Sánchez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

144/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Francisco Javier Soto Bermejo jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, gizarte-hezitzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

3299/2022 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, gizarte-hezitzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

4E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Raquel Hernández Monago andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Foru Ogasuneko PFEZaren Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboko buru.

15/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Javier Cañada Zarranz jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Prestakuntza, Informazio eta Ikerketa Unitateko burua, berak eskatu baitu.

6E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe utzi dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan Laneko Erizaintzako erizain espezialista izateko lau lanpostu huts, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente izateko oposizioaren lehenengo probaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 2870/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen obra zibileko teknikarien lau lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen hiru lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1012E/2022 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita industriako ETEetan inbertsioak egiteko laguntzen 2023ko deialdia. DDBN identifikazioa: 668740.

1309E/2022 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "Hondakinen karakterizaziorako dirulaguntza, MITERDen funtsak" izeneko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 668491.

1438E/2022 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "2023ko Hondakinen Funtseko dirulaguntza enpresentzat. Eraikuntza eta eraisteetan sortutako hondakinen eta hondeatutako material naturalen fluxua" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 668461.

1439E/2022 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, honako dirulaguntza honen deialdia onesten duena: "2023ko Hondakinen Funtseko dirulaguntza toki entitateentzat. Eraikuntza eta eraisteetan sortutako hondakinen eta hondeatutako material naturalen fluxua". DDBN identifikazioa: 668483.

1441E/2022 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "2023ko Hondakinen Funtsa. Etxeko hondakinen urteko fluxua" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 668479.

1442E/2022 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "2023ko Hondakinen Funtsa. Bestelako hondakin ez-arriskutsuen fluxua" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 668476.

AKATS ZUZENKETA, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 894E/2022 Ebazpenarena. Haren bidez onetsi zen "Dirulaguntza, kolektibo kalteberentzako konektibitate digitaleko bonuen (bonu digitalak) programa gauzatzeko" deialdia. DDBN identifikazioa: 665348.

1.7. BESTELAKOAK

160/2022 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Xabierko, Zangozako eta Esako udal-mugarteetan potasio eta sodio gatzerako 35.780 zenbakiko "Goyo" ikerketa baimenetik eratorritako ustiapen emakidak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrendaren zati bat onesten baita, eta horiek okupatzeko beharra deklaratzen.

606/2022 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita hezkuntza itunen araubidea aplikatzeko prozedura 2023-2024 eta 2026-2027 ikasturteen arteko aldirako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi eta goi mailako heziketa zikloetako mailetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan.

1/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Servicios Normativas Navarra SL Landareen Operadoreen Erregistro Ofizialean (ROPVEG) inskribatzeko, 6.A taldean (Basokoak), ugalketarako baso-materialaren ekoizle-ugaltzaile gisa.

41/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitara eman daitezela bai plantilla organikoa bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen izendapen libreko zuzendaritza karguak betetzen dituzten langile finkoen eta behin-behinekoen zerrenda ere, biak 2022ko abenduaren 31ri dagozkionak.

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Tafallako udal mugartean legarra ateratzeko "La Celada" ustiategia handitzeko meatze-proiektuarena.

Larraungo udal mugarteko "Mina Alberto" meatze-ustiategiaren baimena ukatzea.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Udaltzaingoko buruaren izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Aldaketa, Eguzki-energia berriztagarriko instalazioak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

ARGUEDAS

Udal plan orokorraren 31. eta 65. artikuluak aldatzea hiri-lurzoruari eta lurzoru urbanizagarriari dagokienez. Behin betiko onespena

ETXARRI ARANATZ

3. poligonoko 1219. lurzatiko Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren (PEAU) behin betiko onarpena

UHARTE

Aldaketa, Areta Hegoaldeko plan partzialean, S.05.1 lurzatian. Behin betiko onespena

IRURTZUN

Xehetasun-azterketa Udal Planeko S1-U8 unitateko 1. oinarrizko unitatean (2. poligonoko 640. lurzatia, Beheitiko Erreka kalea, 2). Behin betiko onespena

LEITZA

Xehetasun azterlana 3. poligonoko 57 lursailean. Behin betiko onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Urbanizazio eta eraikingintza ordenantzan. Behin betiko onespena

IRUÑA

Zangoza kaleko jabari publikoaren kontzesio espedientea, bizilagunen ibilgailuendako lurpeko aparkaleku bat eraiki eta erabiltzeko. Jendaurreko aldia

TUTERA

Behin betiko onespena, 2023rako ordainarazpenen eta prezio publikoen ordenantzetako aldaketena. Akats zuzenketa

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GARRAIOETAKO, MUGIKORTASUNEKO ETA HIRI AGENDAKO
MINISTERIOA - ADIF ABIADURA HANDIA

Jendaurreko informazioa, ondorengo proiektua dela-eta okupatu beharra deklaratzeko: "Kantauritik Mediterraneorako Abiadura Handiko Korridorearen plataforma eraikitzeko oinarrizko proiektua. Tartea: Tafalla - Arrizabalaga (Nafarroa)"

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-EXT-125

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-EXT-35