19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente izateko oposizioaren lehenengo probaren behin betiko emaitzen aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agente izateko berrogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 689/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia), 71944733C eta 72692957P NAN zenbakiak dituzten pertsonek gora jotzeko errekurtsoak dituzte kalifikazio epaimahaiak 2022ko azaroaren 15ean hartutako erabakiaren aurka, zeinaren bidez onesten baitira lehenengo probaren behin betiko emaitzak.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2300430