19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

3. poligonoko 1219. lurzatiko Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren (PEAU) behin betiko onarpena

Etxarri Aranazko Udalak, 2022ko urriaren 7an egindako Osoko Bilkuran, onartu du:

1.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 1219. Lurzatian (Karrikestu 14), Erta Elizondo Arruabarrena andreak sustatua.

Hasierako onespena 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24an.

Aurkeztutako alegazioak 2022ko martxoaren 31n egindako Osoko Bilkuran ebatzi ziren.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.

3.–Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.

4.–Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.

Etxarri Aranatzen, 2023ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Hiri Jarduketarako Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2300291