19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

5/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 10ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Eskubide Sozialetako kontseilariak abenduaren 1ean emandako 312/2022 Foru Agindua, Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Eskubide Sozialetako kontseilariak abenduaren 1ean emandako 312/2022 Foru Aginduaren bidez, Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, noiznahi zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio. Orobat, akats zuzenketan aipatu beharko dira zuzenketaren ondorio juridikoak eta, jakinarazi edo argitaratu diren egintzak direnean, nahitaez jakinarazi edo argitaratu beharko da zuzenketa.

Beraz, bai maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legearen bidez (haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa), bai urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez (Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena) esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eskubide Sozialetako kontseilariak Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko kideak izendatzeko emandako abenduaren 1eko 312/2022 Foru Agindua aldatzea, honela:

Honako hau dioen tokian:

"María Luisa Sanz Escudero andrea",

Honako hau behar du:

"María Luz Sanz Escudero andrea".

2. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2300521