19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 894E/2022 Ebazpenarena. Haren bidez onetsi zen "Dirulaguntza, kolektibo kalteberentzako konektibitate digitaleko bonuen (bonu digitalak) programa gauzatzeko" deialdia. DDBN identifikazioa: 665348.

Ebazpen hori 2023ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24koan. 5. oinarrian taula bat falta dela ikusi da, eta iragarki honen bidez zuzentzen da.

Honako hau dioen tokian:

5. oinarria.–Laguntzen azken hartzaileak.

Bonu digitalaren emakida izaten ahal dute kolektibo kalteberaren izaera duten pertsonek. Hona hemen haien definizioa:

Urteko errenta errenta-eskala honen barnean duen familia batekoa izatea, familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaren arabera:

Eskatzailearen helbide fiskala eta zerbitzua eskatzen den helbidea Nafarroako Foru Komunitatearen barnean egon behar dira.

Eskatzaileek irizpide hauetako bat bete behar dute gutxienez:

Gaur egun ikasten ari diren ikasleen familiak edo 2021ean eta hurrengo urteetan hezkuntza programa hauetakoren bat egin izanaren titulua edo ziurtagiria jaso duten ikasleen familiak:

Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH).

Helduen Hezkuntza (HHE).

Curriculum Egokituko Programa (CEP).

Bereziki kalteberak diren emakumeen taldekoa izatea: genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, desgaitasuna duten emakumeak, luzaroan langabezian daudenak, ama bakarreko familiak, pertsona bakarreko etxeetako adineko emakumeak eta emakume migratzaileak.

Honako hau behar du:

KIDE KOPURUA

ZENBATEKOA

1

< 7.900,44

2

< 10.665,59

3

< 12.640,70

4

< 13.825,77

5

< 15.010,84

6 edo gehiago

< 15.800,88

Eskatzailearen helbide fiskala eta zerbitzua eskatzen den helbidea Nafarroako Foru Komunitatearen barnean egon behar dira.

Eskatzaileek irizpide hauetako bat bete behar dute gutxienez:

Gaur egun ikasten ari diren ikasleen familiak edo 2021ean eta hurrengo urteetan hezkuntza programa hauetakoren bat egin izanaren titulua edo ziurtagiria jaso duten ikasleen familiak:

Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH).

Helduen Hezkuntza (HHE).

Curriculum Egokituko Programa (CEP).

Bereziki kalteberak diren emakumeen taldekoa izatea: genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, desgaitasuna duten emakumeak, luzaroan langabezian daudenak, ama bakarreko familiak, pertsona bakarreko etxeetako adineko emakumeak eta emakume migratzaileak.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 24an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2301232