19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Zangoza kaleko jabari publikoaren kontzesio espedientea, bizilagunen ibilgailuendako lurpeko aparkaleku bat eraiki eta erabiltzeko. Jendaurreko aldia

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 30ean egindako bilkuran, erabaki zuen ondotik zehazten den espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita: Zangoza kaleko jabari publikoaren kontzesio espedientea, bizilagunen ibilgailuendako lurpeko aparkaleku bat eraiki eta erabiltzeko. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 106.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Epe horretan, espedientea bizilagun eta interesdunen eskura egongo da modu elektronikoan, azter dezaten eta egin ditzaten egoki jotzen dituzten alegazioak.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Dokumentazio teknikoa argitaratu zen 2023ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an, eta esteka hauetan deskargatzen ahal da:

Memoria eta eranskinak.

Planoak (ZIP).

Baldintza-agiria.

Aurrekontua.

Eranskinak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: L2301056