19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Larraungo udal mugarteko "Mina Alberto" meatze-ustiategiaren baimena ukatzea.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren azaroaren 26ko 151/2022 Ebazpenaren bidez, ukatu egin da ezaugarri hauek dituen meatze-ustiategiaren baimena:

Izena: "Mina Alberto".

Meatze-baliabidea: agregakinak.

Udal mugartea: Larraun.

Entitate sustatzailea: Horgobisa SL.

Ukoaren arrazoia: Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak araututako ingurumen inpaktuaren ebaluazio prozeduraren ondorioz, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 1050E/2022 Ebazpenaren bidez, ingurumen inpaktuaren adierazpena egin da ustiapen proiektuari dagokienez, eta kontrako adierazpena da. Horren arrazoia da ez dela onargarritzat jotzen kamioien trafikoak, Aldazko herrigunean barna pasatzean, herriko populazioari eragiten dion inpaktua. Kontuan harturik ingurumen inpaktuaren adierazpen hori kontrakoa dela, ebatzi da eskatutako baimena ukatzea.

Eta hori guztia argitara ematen da Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 11n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2300566