19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Servicios Normativas Navarra SL Landareen Operadoreen Erregistro Ofizialean (ROPVEG) inskribatzeko, 6.A taldean (Basokoak), ugalketarako baso-materialaren ekoizle-ugaltzaile gisa.

José Antonio Cabello Almingol jaunak, 2022ko azaroaren 23an, eskatu zuen Servicios Normativas Navarra SL (IFK: B71081608) Landareen Operadoreen Erregistro Ofizialean (ROPVEG) inskribatzeko, ugalketarako baso-materialaren ekoizle-ugaltzaile gisa.

Eskatzaileak aurkeztutako dokumentaziotik ondorioztatzen da bi baso-espezieren haziak (Quercus ilex L. eta Quercus coccifera.) ugaltzeko asmoa dagoela, eta urtebeteko landareak merkaturatu nahi direla. Zuhaitz-landareak Buñuelgo (Nafarroa) nekazaritza-finka batean ekoitziko dira.

Espezie horien haziek ez dute pasaporte fitosanitariorik behar, baina bai landareek. Beraz, izurriteen plan eraginkor bat eduki beharko da, eta pasaporte fitosanitarioa egiteko baimena ere bai.

Eskatzaileak konpromisoa hartzen du indarrean dagoen araudiak eskatzen duena betetzeko, batez ere ugalketarako baso-materialen merkaturatzeari buruzko araudia onesten duen martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuan eta Landareen izurriteen aurkako babes neurriei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko urriaren 26ko 2016/2031 (EB) Erregelamenduan jasotzen dena. Hori dela eta, eskaera hau ematea proposatzen da.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Servicios Normativas Navarra SLri (IFK: B71081608) ugalketarako baso-materialaren ekoizle-ugaltzaile gisa aritzeko (6 A taldea), eta Landareen Operadoreen Erregistro Ofizialean (ROPVEG) inskribatzea, ES-15310473 kodearekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2300527