19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3299/2022 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, gizarte-hezitzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 40/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen hemezortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 579/2022 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2022ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29koan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 1086/2022 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29koan.

Hautaprobak bukatuta, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 2324/2022 Ebazpenaren bidez.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 2562/2022 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak proposatu zuen izenda zitezela probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen bazituzten, eta deialdian eskatzen diren agiriak aurkezteko epea ireki zen, deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat. Proposamen hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Proposatutako izangai batek, hots, Francisco Xabier Soto Bermejo jaunak, eskatu du, ezinbesteko arrazoiengatik, berari dagokionez eten dadila epe hori, alegatutako egoera bukatu arte. Eskaera hori baietsi behar da, deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren babesean, behar bezala frogatu eta justifikatu baita ezinbesteko arrazoi bat dagoela.

Kontuan harturik proposatu diren gainerako izangaiek epe barruan aurkeztu dutela eskatutako dokumentazioa, eta egiaztaturik eskatutako betebeharrak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzea, gizarte-hezitzaileen lanpostuetan aritzeko: Laura García de Galdeano Mangado andrea, José Miguel Razkin Orobengoa jauna eta María José Beroiz Suberbiola andrea, igoera txandatik, eta Iñaki Martínez Arratibel jauna, Obdulia Carolina Patiño Freire andrea, Carmen Remón Ochoa andrea, Virginia Landiribar Rodríguez andrea, Itsaso Aranguren Santiago andrea, Sabina García Olmeda andrea, Yolanda Marcos Francia andrea, Alberto Carlos Zamboran Alonso jauna, José María Rodríguez Gregori jauna, Oihane Calderón Callejas andrea, Saioa Irigoyen Larrayoz andrea, María Belén Minondo Verdú andrea, Laura Álvarez de Eulate San Juan andrea eta Patxi Xabier Leoz Arriaga jauna, txanda irekitik.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek lanpostuaren jabetza hartu beharko dutela lanpostuari dagokion atxikipen departamentuko idazkaritza tekniko nagusian, kasuan kasuko atxikipen zentroari edo esparruari dagokion Langileria Unitatean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Langileriaren Kudeaketarako Unitatean edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deien Koordinazio eta Kontrolerako Atalean, kasuan kasukoan, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Epea etetea proposatutako izangai batentzat, alegia, Francisco Xabier Soto Bermejo jaunarentzat, harik eta frogatu duen ezinbesteko egoera bukatu arte, bat etorriz deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoarekin.

5. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko, Eskubide Sozialetako Departamentuko eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Prestazio Sozialen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, adieraziz ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2022ko abenduaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

HERRIA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

GIDABAIMENA

Garcia De Galdeano Mangado, Laura

Igoera txanda

0010121

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

Razkin Orobengoa, Jose MigueL

Igoera txanda

0061544

Osasun Departamentua

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

Beroiz Suberbiola, Maria Jose

Igoera txanda

0002894

Eskubide Sozialetako Departamentua

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

Martinez Arratibel, Iñaki

Irekia

0003529

Eskubide Sozialetako Departamentua

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

Patiño Freire, Obdulia Carolina

Irekia

0071857

Osasun Departamentua

Drogamenpekotasunetarako Eguneko Ospitalea

Funtzionarioa

Iruña

Remon Ochoa, Carmen

Irekia

0011007

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

B

Landiribar Rodriguez, Virginia

Irekia

0002883

Eskubide Sozialetako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

X

Aranguren Santiago, Itsaso

Irekia

0011092

Eskubide Sozialetako Departamentua

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

B

Garcia Olmeda, Sabina

Irekia

0008352

Eskubide Sozialetako Departamentua

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia

Funtzionarioa

Iruña

Marcos Francia, Yolanda

Irekia

0002873

Eskubide Sozialetako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

X

Zamboran Alonso, Alberto Carlos

Irekia

0010905

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua

Dirección general de políticas migratorias

Funtzionarioa

Iruña

B

Rodriguez Gregori, Jose Maria

Irekia

0002891

Eskubide Sozialetako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

Calderon Callejas, Oihane

Irekia

0010086

Eskubide Sozialetako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Funtzionarioa

Iruña

X

Irigoyen Larrayoz, Saioa

Irekia

0002875

Eskubide Sozialetako Departamentua

Lur Gorri egoitza

Funtzionarioa

Barañain

Minondo Verdú, María Belén

Irekia

0010555

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Alvarez De Eulate San Juan, Laura

Irekia

0002881

Eskubide Sozialetako Departamentua

Lur Gorri egoitza

Funtzionarioa

Barañain

Leoz Arriaga, Patxi Xabier

Irekia

0011017

Eskubide Sozialetako Departamentua

San Jose Zentroa

Funtzionarioa

Iruña

Iragarkiaren kodea: F2300191