19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

144/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Francisco Javier Soto Bermejo jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, gizarte-hezitzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 40/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen hemezortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 579/2022 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2022ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29koan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 1086/2022 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17koan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 2324/2022 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 2562/2022 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ekoan.

Proposatutako izangai batek, hots, Francisco Xabier Soto Bermejo jaunak, eskatu zuen, ezinbesteko arrazoiengatik, berari dagokionez eten zedila epe hura, alegatutako egoera bukatu arte. Eskaera hori baietsi zen, deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren babesean, behar bezala frogatu eta justifikatu baitzen ezinbesteko arrazoi bat zegoela.

Horretan oinarrituta, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 3299/2022 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatu ziren, eta Francisco Xabier Soto Bermejo jaunari epearen zenbaketa eten zitzaion.

Alegatutako ezinbesteko kausa bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da orain onestea bai haren izendapena, bai aukeratu zuen lanpostuaren esleipena.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Francisco Xabier Soto Bermejo jauna, txanda irekiko izangaia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea gizarte-hezitzaileen lanpostuetan aritzeko, eta 2884 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikia dagoena eta destinoa Iruñean duena. Lanpostu horrek betekizun hau dauka: "sexu askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik edo gizakien salerosketagatik epai irmo bidez kondenatua ez izatea.

2. Izendatutako izangaiak bere zentroari edo atxikipen esparruari dagokion langileen unitatean jabetu beharko du lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2300739