19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Javier Alecha Hernández jauna Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Ataleko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak bosgarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta izendatu gogo dena beste departamentu bateko langilea baldin bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak aipatu txostena eman zuen; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Javier Alecha Hernández jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Osasuneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Ataleko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2023ko urtarrilaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 11n.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2300560