19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Urbanizazio eta eraikingintza ordenantzan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Noain Elortzibarko Urbanizazio eta eraikingintza ordenantzaren (29. ordenantza) artikulu hauek aldatzea: 11. artikulua, 55. artikulua, 58. artikulua, 59. artikulua, 66 bis artikulua, 103. artikulua, 106. artikulua, 107. artikulua, 107 bis artikulua, 108. artikulua, 109. artikulua, 109 bis artikulua eta 179. artikulua.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurrean egoteko epea amaituta, eta inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, hasierako onespena behin betikoa izatera igaro da, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin batera; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Noain Elortzibarren, 2022ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2217738