19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Xehetasun-azterketa Udal Planeko S1-U8 unitateko 1. oinarrizko unitatean (2. poligonoko 640. lurzatia, Beheitiko Erreka kalea, 2). Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalaren Osoko Bilkurak, 2022ko abenduaren 22an egindako bilkuran, Ion Ander Luis Lopez de Zubiria jaunak sustatutako xehetasun-azterlana behin betiko onartzeko erabakia hartu zuen. Azterlan horren arabera, Irurtzungo Udal Planeko S1-U8 oinarrizko unitateko 1. oinarrizko unitateari dagozkion eraikuntzaren sestrak eta altuerak eta lurzatiaren itxiturak ezarriko dira (Beheitiko Erreka kaleko 2. zenbakiko 2. poligonoko 640 katastro-partzela), eraikuntza topografiara modu koherentean egokitzeko.

Hori guztia argitaratzen da Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Irurtzunen, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Xehetasun-azterketa (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2300257