65. ALDIZKARIA - 2022komartxoaren31

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

493/2022 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, fisioterapeuta lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

592/2022 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdiak onesten baitira bide, ubide eta portuetako ingeniarien lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko hautaproben bidez; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako.

689/2022 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agenteen berrogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

70E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen deialdia, 2022. urterako. DDBN identifikazioa: 612854.

76E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen 2022. urterako deialdia onesten baita talde ahulenen gizarte-sustapenaren eta gizarte-inklusioaren arloko proiektuetarako. DDBN identifikazioa: 613801.

90E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez 2022ko dirulaguntzen deialdia onesten baita irabazi-asmorik gabeko entitateek gizarte intereseko programa komunitarioak egin ditzaten langabeen alde. DDBN identifikazioa: 613953.

91E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, “Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programaren eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuen entitate laguntzaileentzako 2022ko dirulaguntzak” izeneko dirulaguntza deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 613801.

140/2020 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdia eta dirulaguntza horien oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 613340.

83/2022 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita otsailaren 24ko 56/2022 Ebazpenean jasotako akats bat. Ebazpen horren bidez, 2022rako gastua baimendu zen helburu hau duten dirulaguntzetarako: desgaitasuna duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzen laguntzea, laneratze prozesuan lagun eginez.

1316E/2022 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira “Landa eta hiri eremuetako emakumeei laguntzeko programa” dirulaguntza publikoen bidez finantzatzeko deialdia eta oinarri arautzaileak. Programa hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren baitan dago. DDBN identifikazioa: 611539.

603/2022 EBAZPENA, 2022ko martxoaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdia onesten da bi sari emateko nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta nekazaritzako kooperatibismoaren arloetako ikasketa amaierako lan hoberenei, hots, 2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu diren eta “gainditua” kalifikazioa lortu duten graduko eta masterreko edozein titulaziotako lan hoberenei.

1.7. BESTELAKOAK

64/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean adinekoentzako egoitzen eta eguneko zentroen, etxeko laguntza zerbitzuen eta telelaguntza zerbitzuen esparruan gutxieneko funtsezko zerbitzuak arautzen dituena, 2022ko martxoaren 24ko 7:00etatik martxoaren 25eko 7:00etara egitekoa den greba dela eta.

16/2022 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena ematen baita energia elektrikoa ekoizteko “Corral del Molino I” parke eolikoa (lehen “La Senda” izena zuena) jartzeko Corellan, Castejónen eta Tuteran, 4 haize-sorgailurekin eta 23,2 MW-ko potentziarekin.

58/2022 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez sarrera-proba espezifikoak arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzetarako eta horietarako deialdia egiten baita 2022-2023 ikasturterako, iraupen-eskiaren modalitatean.

62E/2022 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita hondakin organikoen biometanizazio planta baten ingurumen baimen integratua. Instalazioa Mendigorriko udal mugartean dago, eta titularra Bioenergía Mendi SL da.

Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa. Erantzukizun mugatuko Sola Matute ENSa inskribatzea (757 NA).

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Cintruenigon, Corellan eta Fiteron goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimena, exekuzio proiektuaren onespena eta zehazki haren onura publikoa deklaratzea. SAT11317 espedientea.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, udal lantaldeko arduradunaren lanpostu bat lekualdaketako merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Onartuen behin betiko zerrenda

MARTZILLA

Deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko oposizio bidez

MURCHANTE

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaltzaingoko agente leheneko 9 lanpostu betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, kontratazio publikoko goi mailako teknikariaren lanpostua betetzeko aldi baterako

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, obra-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Ordenantza, hilerriaren erabilera arautzen duena. Behin betiko onespena

BARGOTA

Deialdia, 2022an kultur jarduerak sustatzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena

BERRIOZAR

Deialdia, “Francisca Setuain” ikerketa-beka emateko. Laburpena

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia Gazolazko 3. poligonoko U8-5 eta U8-8 azpiunitateetako 53. eta 373. lurzatietan. Behin betiko onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia Gazolazko U-13 unitatean, 3. poligonoko 87., 88. eta 89. lurzatietan. Hasierako onespena

ESPRONTZEDA

Herri-lurren desafektazioa: 1. poligonoko 529-A, 529-F, 531-A eta 531-B lurzatiak eta 3. poligonoko 62-A eta 62-B lurzatiak. Hasierako onespena

LIZARRA

Deialdia, 2022an laguntzak emateko, garapen-bidean dauden herrialdeetako gizarte-egoera ahuleko populazioen funtsezko eta oinarrizko beharrak asetzea xede duten proiektuetarako. Laburpena

FONTELLAS

UE I9 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

UE I9 exekuzio unitatearen hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

UE I9 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

GALAR

Lurren zuzeneko okupazioa, Eskirotzera sartzeko bide berria eraikitzeko

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Espartza Galarko 10. poligonoko 125. eta 127. lurzatietan. Hasierako onespena

GOIZUETA

Hiri jarduketako plan berezia, Goizuetako Udal Plan Orokorreko UE-5 unitatean. Hasierako onespena

TXULAPAIN

Aristregiko herri-lurretako belardien aprobetxamendua enkantean

LEKUNBERRI

12. poligonoko 708., 709. eta 710. lurzatietako finken normalizazioa. Behin betiko onespena

LEOTZ

Eskumenak eskuordetzan ematea Bezkizko edateko ur- horniduraren proiekturako

MENDABIA

Aldaketa, Udal Planeko UE 6+8 unitateko 1., 2., 4. eta 5. partzelen birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena

OTSAGABIA

Birpartzelazio proiektua UE 1.10-1.11 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Hirigintza-hitzarmena UE 1.10-1.11 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

OLORITZ

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

OTEITZA

Zatiketa espedientea, UO45-A eta UO45-B antolamendu-unitateak sortzeko. Behin betiko onespena

Deialdia, herriguneko eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak emateko 2022an. Laburpena

AZKOIEN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

SESMA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

TAFALLA

Aldaketa puntuala, AR-2ko UB-5 unitatearen birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 647. lurzatian. Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Eraikinak birgaitzeko, irisgarritasunerako, energia-eraginkortasunerako eta hiria berroneratzeko dirulaguntzen 2022ko deialdia. Laburpena

Autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen 2022ko deialdia. Inicia proiektua 2022. Laburpena

Deialdia, gizarteratze-prozesuetarako eta/edo gizarte-larrialdietarako laguntzena, 2022rako. Laburpena

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/00970 JV/br espedientea
Jendaurreko informazioa

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA

Anuncio de subasta de bien inmueble

ABERIN

Periodo de pago voluntario del impuesto sobre vehículos de tracción mecánica de 2022

AIBAR

Baja por caducidad en el padrón municipal de habitantes

ARELLANO

Periodo de pago voluntario del impuesto sobre vehículos de tracción mecánica de 2022

AYEGUI

Resolución de alcaldía sobre expediente de restauración de la legalidad urbanística

ERICE

Comparecencia en recurso de alzada del Tribunal Administrativo de Navarra número 22-00171 sobre denegación del aprovechamiento de pastos comunales

MARCILLA

Baja por denuncia en el padrón municipal de habitantes

MORENTIN

Periodo de pago voluntario del impuesto sobre vehículos de tracción mecánica de 2022