65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

12. poligonoko 708., 709. eta 710. lurzatietako finken normalizazioa. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak hasiera batez onetsi zuen espediente bat, 2022ko otsailaren 17an, 12. poligonoko 708., 709. eta 710. lurzatietako finkak normalizatzeko, haien jabeek sustaturik, Nieves Ayestarán Oquiñena arkitektoak idatzitako proiektuaren arabera.

Aldaketa puntual xehatuaren hasierako onespena argitaratu zen 2022ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24koan, eta jendaurreko epean ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Behin betiko onetsirik gelditu da 12. poligonoko 708., 709. eta 710. lurzatietako finken normalizaziorako espedientea, eta horren berri ematen da denek jakin dezaten, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lekunberrin, 2022ko martxoaren 17an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2203996