65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Herri-lurren desafektazioa: 1. poligonoko 529-A, 529-F, 531-A eta 531-B lurzatiak eta 3. poligonoko 62-A eta 62-B lurzatiak. Hasierako onespena

Esprontzedako Udalak, 2022ko martxoaren 15eko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen herri-lur hauek desafektatzea: 1. poligonoko 529-A, 529-F, 531-A eta 531-B lurzatiak eta 3. poligonoko 62-A eta 62-B lurzatiak. Xedea da ondotik haien erabilera lagatzea Jurramendiko Mankomunitateari, “Esprontzedako hondakin-uren arazketa” proiektuari dagokion obra egiteko.

Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarkia Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, egoki jotzen diren alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izanen dira. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Kasu horretan espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko da, behin betiko onets dezan.

Esprontzedan, 2022ko martxoaren 17an.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

Iragarkiaren kodea: L2203959