65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Espartza Galarko 10. poligonoko 125. eta 127. lurzatietan. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, dirutan emateko Espartza Galarko 125. eta 127. lurzatietako hiri-jarduketarako plan bereziak ekarritako obligazioak. José Miguel Álvarez Sánchezek sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2022ko martxoaren 17an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2204001