65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

UE I9 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko lehen alkateordeak, martxoaren 17ko 13/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko UE I9 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, sustatu dutena Udalak berak eta Andrés Agorreta Arriazuk.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 74. artikuluarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Fontellasen, 2022ko martxoaren 17an.–Lehen alkateordea, M.ª Érika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2204034