65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, “Francisca Setuain” ikerketa-beka emateko. Laburpena

DDBN (identif.): 616523.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/616523).

1. Xedea.

Beka honen helburua Berriozarko gertaera historikoen ikerketa sustatzea da, baita berriozartarren eta inguruko beste udalerri batzuetako pertsonen arteko usadio, ohitura eta harremanak ere, bereziki Antsoain zendea historikoko kide izan ziren herrietakoak.

2. Eskabideak aurkeztea.

Interesdunek Berriozarko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu dezakete eskabidea edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein bitarteko erabilita.

Aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Beka hau eskatzeko baldintzak Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean daude.

Berriozarren, 2022ko otsailaren 23an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2204205