65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Administrari-ofizialaren lanpostu bat (Katastroa) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak María Asunción Galán Hernándezen aldeko izendapen proposamena egin du, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren zazpigarren oinarrian jasotzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2021eko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Murchanten, 2022ko martxoaren 16an.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2203994