65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

83/2022 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita otsailaren 24ko 56/2022 Ebazpenean jasotako akats bat. Ebazpen horren bidez, 2022rako gastua baimendu zen helburu hau duten dirulaguntzetarako: desgaitasuna duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzen laguntzea, laneratze prozesuan lagun eginez.

Akatsen zuzenketa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezartzen da.

Akats bat atzemanda otsailaren 24ko 56/2022 Ebazpenaren idazketan, DDBN zenbaki okerra jasotzen baitzen, bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea, zenbaki zuzena 608669 baita.

Azaldutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12.e) artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 56/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea eta jasota uztea DDBN: 608699 dioen lekuan DDBN: 608669 esan behar duela.

2. Aipatu ebazpenaren gainerako guztia indarrean uztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura igortzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko martxoaren 18an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2204208