65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

689/2022 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agenteen berrogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Abenduaren 22ko 113/2021 Foru Dekretuaren bidez (2021eko 293. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2021eko lan publikoaren eskaintza partziala, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, Foruzaingoko agenteen berrogeita hiru lanpostu huts sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak.

Jarraikiz martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Foruzaingoko Lanpostuak Betetzeko Erregelamenduaren 10.2 artikuluak eta aplikagarri diren gainerako arauek xedatutakoari, sartzen diren promozio berriek prestakuntza prozesua amaitu aurretik dei eginen zaie lanpostu bera duten funtzionarioei, lanpostu hutsak lehiaketa edo berariazko lehiaketa bidez betetze aldera.

Hori hala izanik ere, kontuan harturik lanpostu horiek betetzea presakoa dela, eta 57/2002 Foru Dekretuan aurreikusitakoaren babesean, oposizio bidez sartzeko deialdi hau onesten da, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak betetzeko lehiaketaren edo berariazko lehiaketaren deialdiarekin batera, eta erabakitzen da Administrazioan sartzeko deialdi honetan beteko diren lanpostuak izanen direla deituta dagoen baina ebatzi gabe dagoen lehiaketaren edo berariazko lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen direnak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agenteen berrogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari, Barne Zuzendaritza Nagusiari, Foruzaingoko buruari eta izendatu diren epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, NAFARROAKO FORUZAINGOKO AGENTEEN BERROGEITA HIRU LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

Oinarriak

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agenteen berrogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, C mailakoak eta Nafarroako Foruzaingoari atxikiak; zehazki, Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 72/2022 Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketaren edo berariazko lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak, betebeharrak eta destinoak.

1.2. Berrogeita hiru lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–39 lanpostu txanda irekian.

–4 lanpostu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan.

Ez badira lanpostuak betetzen genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan, lanpostuok txanda irekikoei gehituko zaizkie.

1.3. Hautapen prozedura hau ondoko arauek erregulatuko dute: 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa; 718/2003 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua; 57/2002 Foru Dekretua, martxoaren 25ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foruzaingoko Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 215/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoetan Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua; 30/2005 Foru Dekretua, martxoaren 25ekoa, zeinaren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak; aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) 18 urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukitzea Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo titulu baliokide bat, edo hura eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea deialdiko lanpostuari dagozkion eginbeharrak betetzeko, eta ez egotea deialditik arrazoi medikoengatik baztertzeko egoeran (III. eranskineko egoera batean).

e) Dolozko delitu batengatik kondenatua ez izatea, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ere, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

g) Konpromisoa hartzea su-armak aldean eramateko eta, behar denean, erabiltzeko. Konpromisoa adieraziko da eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.

2.2. Berariazko betebeharrak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeentzat:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeek, 2.1 apartatuan adierazitako baldintzez gain, genero-indarkeriaren biktima izan behar dute.

2.3. Eskuratu nahi izanez gero euskarazko B2 edo C1 jakite-maila eskatzen duen lanpostu elebidun bat, kasuan kasuko maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri bat edukitzea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoa (horiek jaso dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo, bestela, izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko berariaz antolatzen den proba gainditzea.

2.4. Lortu nahi izanez gero A2 edo A motako ibilgailuak gidatzeko baimena baldintzatzat duen lanpostu bat, dagokion gidabaimena edukitzea.

2.5. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Gidabaimenari dagokion baldintzari ez zaio aplikatuko aurreko paragrafoan ezarritakoa; izan ere, baldintza hori bete beharko da prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean; berdin jokatuko da euskara mailari dagokionez, jokatuko baita deialdi honen 6.7 apartatuan xedatu bezala.

2.6. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, “Enplegu publikoko deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 26 euroko tasa ordaindu beharko da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Tasa ordaintzetik salbuetsita daude hautapen proben deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badu, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartzen duten emakume izangaiek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adieraziz. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautaketa-prozedurako ondorengo jardueretan ere, genero-indarkeriaren biktimentzat erreserbatutako txandan parte hartu nahi duten emakumeak identifikatzeko, gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, ezertan eragotzi gabe publikotasun- eta gardentasun-printzipioak aplikatzea.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: José Antonio Larrasoaña Zunzarren jauna, foruzain-komisarioa, Dibisio Tekniko Orokorreko burua.

Ordezkoa: Pablo Aristu Zunzarren jauna, foruzain-komisarioa, Tafallako Foruzain Etxeko burua.

–Epaimahaikidea: Santiago Zabalza Sorbet jauna, foruzain-inspektorea, Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoko burua.

Ordezkoa: Pablo Cosín Baztán jauna, foruzain-inspektorea, Ingurumena Babesteko Brigadako burua.

–Epaimahaikidea: Jaime San Martín Gil jauna, foruzain-inspektoreordea, Bide Segurtasuneko 5. Taldeko burua.

Ordezkoa: Jesús Ángel Goyena Goyeneche jauna, foruzain-inspektoreordea, Prestakuntza Taldeko burua.

–Epaimahaikidea: Óscar Moreno Mendaza jauna, Nafarroako Foruzaingoko Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: José María Eguaras Huici jauna, Nafarroako Foruzaingoko Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: José Martín Senosiain Nausía jauna, foruzain-inspektorea.

Ordezkoa: María Pilar Zapico Revuelta andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

Behin epaimahaia eratua denean, epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik dagoenean edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa).

Izangaiek, halaber, zilegi dute kalifikazio epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2022ko irailetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren webgunean, gainditu dutenen zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta eginen dira deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

6.3. Oposizioak bi fase izanen ditu. Lehenbizikoan, ezagutza probak, proba fisikoak eta psikoteknikoak eginen dira, eta bigarrenean, berriz, gainditu beharko da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan eginen den oinarrizko prestakuntza ikastaro bat.

Bete dadin Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikulua, epaimahaiak modu kodifikatuan argitaratuko ditu izangaiek ariketetan lortzen dituzten puntuazioak.

6.4. Oposizioaldiko lehenbiziko fasea.

Lehenbiziko fasean proba hauek egin beharko dira:

6.4.1. Lehenbiziko proba:

Ariketa teorikoa izanen da; gehienez 100 galdera erantzun beharko dira, idatziz, deialdi honen I. eranskineko gai multzoetan agertzen diren gaiei buruz. Test moduko galderak izanen dira: galdera bakoitzari erantzuteko, lau aukera eskainiko dira, baina bat bakarra izanen da zuzena. Gehienez 2 ordu emanen dira ariketa hau egiteko. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez, 100 puntu lortzen ahalko dira, honela banatuak: zati orokorrari buruzko multzoan, gehienez 40 puntu; eta berariazko zatian, gehienez 60 puntu.

Kanporaturik geldituko dira gai multzo bakoitzari esleitutako puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

6.4.2. Bigarren proba:

Egin beharko dira deialdiaren II. eranskinean agertzen diren proba fisikoen ariketak.

Bigarren proba hau egitera, txanda irekian, gehienez ere 125 izangai izanen dira deituak. Hortaz, lehenbiziko proban eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen duten txanda irekiko izangaiak kopuru hori baino gehiago baldin badira, kalifikaziorik altuenak lortzen dituztenak baino ez dira igaroko bigarrenera. 125. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan, lehenbiziko proba gainditu duten izangai guztiei deituko zaie bigarren proba hau egitera.

Proba hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko dute. Bertan berariaz adieraziko dute badutela proba egiteko nahikoa den sasoia eta osasun egoera. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena sinatzen ez dutenek edo adierazpena ezin sina dezaketenek proba egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, proba fisikoak egin bitartean edo beste egun batean. Kontrola egin daiteke ariketa batean lortutako sailkapenari jarraikiz, edo ausaz aukeratzen direnei bakarrik. Deia idatziz eginen da, horretarako erabiliz dopinaren kontrol ofizialetarako inprimakia, ezarrita dagoena Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren neurrien arabera. Jardunbide debekatuak detektatzeko eta egiaztatzeko analisiak behar den organo espezializatuak eginen ditu. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, trabak jartzea dopin kontrola legeak aurreikusi bezala egiteko, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta gordeka ibiltzea, baita, egitez edo omisioz, kontrola egitea eragozten, nahasten, galarazten edo saihesten duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita ekiditea hartu beharreko laginak biltzea, egitez edo omisioz.

Horren ondorioetarako, debekatuta egonen dira Kiroletako Kontseilu Goreneko Lehendakaritzak adierazitako substantziak, gai farmakologikoak, dopin-metodoak eta manipulazioak, hain zuzen ere jaso direnak Kiroletako Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2021ko azaroaren 25eko Ebazpenaren eranskinean; ebazpen horren bidez onetsi zen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (Estatuko 290. Aldizkari Ofizialean argitaratua, 2021eko abenduaren 4an).

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontra-analisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Pisua goratzeko proba (banku press-a), 5-10 puntu bitarte.

–Ur inguruneko trebetasun proba, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte.

–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba (alboko jauzien testa), 5-10 puntu bitarte.

Bigarren probako ariketa fisikoak ikus-entzunezko baliabideen bidez grabatuko dira, epaimahaiak proben emaitzak erregistratu eta balora ditzan soilik, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.

Hori deusetan galarazi gabe, federazioetako epaileek gainbegiratu eta erabakiko dute probak oinarri hauetan ezarritakoari jarraikiz egiten diren, baita puntuazioak oinarri hauen arabera ematen diren ere.

Epaimahaiak ezarriko du proba fisikoak egiteko hurrenkera.

Proba guzti-guztietan gutxienez eskatzen den puntuazioa eskuratzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira; deialdi honen II. eranskinean daude ezarrita puntuazio horiek.

6.4.3. Hirugarren proba:

Galdetegi batzuk erantzun beharko dira nortasun orokorrari, lanerako gaitasunei eta/edo trebetasunei buruz, bai eta elkarrizketa pertsonalak eta/edo talde-lanekoak ere; haien bidez zehaztuko da izangaiak zenbateraino diren egokiak lanaren profil profesiografikoak eskatzen dituen ezaugarrietarako.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eginen du proba hori; talde berak eginen dizkie probak izangai guztiei, halako moduan non bermatuta egonen baita diskrezioa. Balorazio horiek lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Hirugarren proba hau egitera deituko zaie, txanda irekian, aurreko bi probak gaindituta, lehen eta bigarrenean lortutako kalifikazioak batu ostean guztizko puntuazio onena duten 70 izangaiei, eta, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan, izangai guztiei. 70. postuan puntuazio bera duten zenbait izangai badaude, guztiak onartuko dira probara. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Proba honetan, “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioak emanen dira. Baztertu eginen dira “Gai” kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, epaimahaiak modu kodifikatuan argitaratuko ditu izangaiek ariketetan lortzen dituzten puntuazioak.

6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren aipamenean), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

6.6. COVID-19aren araberako osasun-egoera.

6.6.1. Nafarroako 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legearen hamalaugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, hautapen prozedura batean probaren bat egiteko eguna, ordua eta lekua zehaztuta dagoenean, egoera epidemiologikoa dela-eta komeni ez bada proba egitea, deialdia egiten duen organoak proba hori atzera dezake, egoera epidemiologikoak horretarako bide eman arte, horren berri emanda deialdiaren web-fitxan.

6.6.2. Beharrezkoa izanez gero, epaimahaiak berariazko deia egiten ahalko du deialdi honetako oposizioaldiko edozein proba egiteko, zuzenduta egonen dena dei arruntera joatea ezinezkoa zaien eta COVID-19 gaixotasuna diagnostikatuta egonik medikuak agindutako isolamendu-aldia amaitu ez duten pertsonei, edo, COVID-19aren sintomak edo diagnostikoa izan dituen pertsona batekin kontaktu estua izateagatik, osasun-agintaritzak agindutako etxeko berrogeialdian dauden pertsonei.

Aurreko paragrafoan deskribatutako egoeraren batean dauden izangaiek egoera horren berri izan bezain laster jakinarazi beharko dute, eta, kasu guztietan, azterketa hasteko eguna eta ordua baino lehen.

Horretarako, hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, balorazioa egiteko eta, hala badagokio, geroago deitzeko probara.

Ez dira baloratuko azterketa egiten hasi ondoren jakinarazitako egoerak.

Ohiz kanpoko proba hori egiteak ez du ekarriko atzerapenik, gutxituko duenik gainerako izangaiek prozesua arrazoizko denboran ebatzita egoteko duten eskubidea.

6.7. Agiriak aurkeztea, euskararen ezagutza frogatzeko agiria, A2 edo A motako gidabaimena frogatzeko agiria, eta gaitasun psikofisikoaren azterketa.

6.7.1. Hirugarren probaren behin betiko kalifikazioak argitaratu ostean, epaimahaiak bost egun balioduneko epea emanen die izangaiei honako agiri hauek aurkez ditzaten:

–Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

–B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

–Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari baimena emateko agiria, datuak kontsulta ditzan Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralean, frogatzeko betetzen dela deialdiaren 2.1.e) oinarrian ezarritako baldintza. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari kontsulta egitea baimentzen ez dioten izangaiek aurkeztu beharko dute baldintza hori betetzen dutela frogatzeko agiria. Izangaiak baimena eman ondoan, Barne Zuzendaritza Nagusiak Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralari eskatuko dio ziurtatu dezala izangaiak ez duela aurrekari penalik, edo haiek baliogabetu direla. Ziurtagiri hori espediente pertsonalari erantsiko zaio.

–A2 edo A motako gidabaimena baldintzatzat duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, A eta A2 motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

–Euskarazko lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, honako aukera hauetako bat hautatu beharko dute:

a) Eskatutako euskara maila frogatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztea. Tituluak edo ziurtagiriak bat etorri beharko du Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta jasota egon Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean ageri den zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki baliokidetzat hartzen den titulazioa edo egiaztagiria izan beharko du.

b) Euskara maila egiaztatzeko proba egin diezaiotela eskatzea.

Euskara maila egiaztatzeko proba bat egin beharko dute hala eskatu duten izangaiek eta oinarri honetan ezartzen den epean eskatzen den hizkuntza maila egoki frogatu ez duten izangaiek.

Horretarako, epaimahaiak eskatuko du Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren laguntza. Organo horrek berariazko ariketa bat eginen du hizkuntza mailaren gainean, eta izangaiei “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioa emanen die eskatzen den euskarazko C1 edo B2 jakite-mailarako.

Horretarako, epaimahaiak argitaratuko du probara deitutako izangaien zerrenda, adierazita proba egiteko lekua, eguna eta ordua, deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Euskara probaren kalifikazioa bukaturik, emaitzak aurreko paragrafoan ezarritako modu berean argitaratuko dira.

6.7.2. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

Apartatu honetan eskatzen diren agirietako edozein behar den moduan ez aurkezteak eta horretarako ematen den epean akatsak ez zuzentzeak berekin ekarriko du izangai hori hautapen prozesutik baztertzea, deusetan galarazi gabe eskaera faltsutzeagatik legokiokeen erantzukizuna.

6.7.3. Oposizioaldiaren lehenbiziko fasea gainditzen duten izangaiek gaitasun psikofisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, frogatzeko betetzen dutela deialdiaren 2.1.d) oinarrian ezarritako baldintza.

Epaimahaiak gaitasun psikofisikoaren azterketara dei ditzake eskainitako lanpostu kopurua baino izangai gehiago, kontuan harturik agian izangai batzuek ez dutela azterketa gaindituko; horrek ez die eskubide gehigarririk ekarriko deitutakoei, eta egindako hautaproben ondoriozkoak izanen dituzte bakarrik.

Halakoetan, epaimahaiak behar den deialdia eginen du, bat etorriz deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoarekin.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, kontuan hartuz deialdiaren III. eranskineko bazterbide medikoak; izangaiak “Gai” edo “Ez gai” deklaratuko dira azterketa horretan.

Gaitasun psikofisikoaren azterketaren emaitzak ikusita, epaimahaiak hautapen prozesuko bajak zehaztuko ditu.

7.–Oposizioaldiaren lehenbiziko fasearen emaitzak.

7.1. Oposizioaldiaren lehenbiziko faseko probak bukaturik, epaimahaiak argitaratuko du lehenbiziko fasea gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera, hautapen proba bakoitzean lortutako puntuazioa baturik, txanda bakoitzerako. Horrekin batera, adieraziko du zer izangaik frogatu duten eskatutako euskara maila eta A2 edo A motako gidabaimena.

7.2. Berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, berdinketa ebatziko da epaimahaiak berariaz antolatzen duen jendaurreko ekitaldi batean eginen den zozketa bakar baten bidez. Berdindutako izangai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren abizenak eta izena.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen eginen da.

8.2. Barneko Zuzendaritza Nagusiak eginen du lanpostu hutsak aukeratzeko deia; horretarako, aukeratu beharreko berrogeita hiru lanpostu hutsen zerrenda eta puntuazioaren araberako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz) argitaratuko ditu, eta adieraziko du nork frogatu dituen eskatzen den euskara maila eta eskatutako gidabaimenak, bai eta gaitasun psikofisikoaren azterketa gainditu duten.

Hori oinarri hartuta, izangaiek adierazi beharko dute zer lanpostu huts lehenesten duten foruzain-agente izateko.

Informazio hori jendaurrean jarriko da deialdiaren aipamenean, deialdi honen 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserbako txandan parte hartu eta probak gainditzen dituzten izangaiek gainerako izangaiekin lehian aukeratuko dituzte lanpostu hutsak, puntuazio ordenaren arabera.

9.–Oposizioaldiko bigarren fasea. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.

9.1. Behin lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak argitaratuko du oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien behin-behineko zerrenda. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdiko lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa.

Horrekin batera, eta aldi berean, epaimahaiak behar den komunikazioa igorriko dio Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari, zehaztu ditzan oinarrizko prestakuntza ikastaroa hasteko eguna, ordua, tokia eta bestelako jarraibide batzuk.

9.2. Oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzeko, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte bost egun balioduneko epean, zehaztuko den modua erabiliz, prestakuntza ikastaroan behin-behinean onartutako izangaien zerrenda argitaratu eta biharamunetik:

–Zinpeko adierazpena edo promesa, adieraziz Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

–Hala izanez gero, deialdiaren 11.2 apartatuan aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

–Erantzukizuneko aitorpena, agertzen duena su-armak eramateko konpromisoa eta, hala balegokio, horiek erabiltzekoa.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

9.3. Apartatu honetan eskatzen diren agirietako edozein behar den moduan ez aurkezteak eta horretarako ematen den epean akatsak ez zuzentzeak berekin ekarriko du izangai hori hautapen prozesutik baztertzea, deusetan galarazi gabe eskaera faltsutzeagatik legokiokeen erantzukizuna.

9.4. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiteko deialdi bakarra egiten bada Administrazio Publiko batean baino gehiagotan egindako hautapen prozesuetarako, deialdi honen indarrez ikastarora behin-behinekoz onartzen diren izangaiek aukeratu beharko dute zein administrazio aukeratzen duten oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiteko. Aukera hori idatziz aurkeztu beharko da, 9. oinarriko 2. apartatuan adierazitako dokumentazioa aurkeztearekin batera. Epe horretan aukeratzen ez badute, ulertuko da oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartu nahi dutela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak deitutako hautapen prozesuaren barnean.

9.5. Aurreko apartatuetan aurreikusitako kasuan, baja beteko da prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin, eta izangai horrekin jokatuko da oinarri honetan oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzeko adierazi bezala.

9.6. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

9.7. Aurreko dokumentazio guztia aurkeztuta eta baldintza guztiak betetzen direla frogatuta, prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du epaimahaiak. Zerrendan sartzen diren izangaien kopurua ezin da izan deitutako lanpostuen kopurua baino handiagoa.

9.8. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztertzailea izanen da, eta irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz garatuko da (Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesteko foru dekretua).

Prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, salbu aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak direnak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak praktiketako funtzionarioen izendapenak eginen ditu, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiak.

Izangaiek erregelamenduz ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko, eta, hala badagokio, alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Hori gertatuz gero, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio berehala.

Bat etorriz azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 eta 45.3 artikuluekin, izangairen batek gainditu badu deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, frogatzen duena ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliozkotasuna, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, interesdunak eskatuta. Behin ikastaroaren edukia berdina edo baliokidea dela egiaztatuta, proportzio bat kalkulatuko da, bai haren puntuazio orokorrarena, bai hura osatzen duten ataletako bakoitzarena. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, beste ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, baldin antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman badituzte, edo Eskolak berak lehenago emanak badira, betiere edukiak baliokideak badira. Halakoetan, kalifikazioa ere emanen du, hala badagokio.

Oinarrizko prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa “Gai” edo “Ez gai” izanen da.

Prestakuntza ikastaroan Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarentzat.

Prestakuntza ikastaroa gainditzen duten izangaiek, baja ematen ez bazaie hautapen prozesuan gaitasun psikofisikoa galtzeagatik, praktiketako funtzionarioak izaten segituko dute lanpostuaz jabetu arte.

Oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartuak izan baino lehen egindako osasun azterketaz gain, ikastaroa egin bitartean edo hura bukatutakoan, izangaiek agintzen zaizkien osasun proba guztiak pasatu beharko dituzte, frogatzeko segitzen dutela betetzen deialdiaren 2.1.d) apartatuan aipatzen den baldintza. Proba horien bidez egiaztatzen bada baztertzeko arrazoirik badela, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja ematea hautapen prozesuan, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.

10.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (oposizioaldian ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio izendapen proposamena. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiari buruzko aipamenean ere, 12. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

11.–Izendapena eta jabetza hartzea.

11.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, Nafarroako Foruzaingoko agente izateko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

11.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

11.3. Izendapenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izangaiek lanpostuaren jabetza hartuko dute hartan adierazten den egunean.

Jabetza hartzearekin batera bukatutzat emanen da praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek galduko dituzte Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak.

11.4. Euskaraz edo beste hizkuntza komunitarioren bat jakin beharra duten lanpostu elebidunetan sartzen direnek beste lanpostu huts batzuk betetzeko prozesuetan parte hartzen ahalko dute, baina bakar-bakarrik baldin eta horietan aritzeko hizkuntza hori nahitaez jakin behar bada.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean ofizialki argitaratu beharreko tramiteak, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki-taulan argitaratuko da epaimahaiaren ebazpen eta jarduketen informazioa, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere. Orobat, deialdiaren fitxan argitaratuko da informazio hori, Nafarroako Gobernuaren webgunean, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa orrialdeko “Enplegu publikorako deialdiak” atalean, deialdi honen aipamenean sartuta.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdien, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoa zer egintzaren kontra jarri nahi den, hura argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori dena, bat etorriz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala) eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Iruñean, 2022ko martxoaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

GAI-ZERRENDA

Zati orokorra

Giza Zientziak.

1. gaia.–Polizia-deontologia: definizio orokorrak; aplikatzeko araudia; polizia-deontologia eta Giza Eskubideak Nafarroako Foruzaingoan.

2. gaia.–Toxikomaniak eta alkoholismoa. Tabakoa, alkohola eta legez kontrako drogak Espainian: horiek pertsonengan dituzten ondorioak. Drogak kontsumitzeagatiko eta/edo horiekin trafikatzeagatiko delituak Espainian, eta izan daitezkeen zehapenei buruzko informazioa.

3. gaia.–Nafarroako familien egoera soziodemografikoa. Migrazioak: beharrak eta berariazko potentzialitateak, iraganerako eta orainerako begirada, zergatiak, jatorrizko herrietan eta destinokoetan duten inpaktua. Nafarroan krisi ekonomikoak izan duen inpaktua eta desberdintasuna handitzea.

4. gaia.–Gizarte larrialdietako baliabideak Nafarroan. 15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua: Eskubideak eta betebeharrak. II. titulua: Gizarte zerbitzuen sistema publikoa.

5. gaia.–Gizarte zerbitzu orokorren zorroa Nafarroan: Larrialdietarako telefono zerbitzua. Aldi baterako egonaldien zerbitzua gaixotasun mentala duten pertsonentzat. Etxegabeentzako harrera zerbitzua. Adingabekoentzako behaketa eta harrera zerbitzua. Genero-indarkeriaren biktimei arreta emateko zerbitzua.

6. gaia.–Delitugilea: delituen tipologia. Delitugile arrunta. Delitugile bortitza. Delitugile sexuala. Delitugile gazteak. Adingabearen erantzukizun penala. Ziberdelinkuentzia.

7. gaia.–Biktima: sarrera eta esparru kontzeptuala. Biktimizazio motak. Delituak biktimarengan dituen ondorioak. Biktima motak. Beldurra eta delitua. Polizia eta biktima.

8. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

9. gaia.–Trebetasun sozialak eta komunikazio teknikak.

10. gaia.–Oinarrizko ortografia.

Nafarroako lurraldearen ezagutza.

11. gaia.–Nafarroako geografia.

–Nafarroa-Geografia.

–Nafarroako atlasa, 2017.

a) Errepideak: 1: 250.000 eskalako mapak. Errepideak: 1: 75.000 eskalako mapak. 15. orrialdetik 91.era (bi horiek barne). Autobideak, autobiak, bide bikoiztuak, prestazio handiko errepideak, interes orokorreko errepideak eta Nafarroako Foru Komunitatearen intereseko errepideak: haien izendapena, identifikazioa, jatorria, helmuga eta luzera.

b) Turismoa: Sarrera. Nafarroan barnako ibilbideak. Donejakue Bidea. Kultura ibilbideak. Intereseko informazioa (interes orokorreko mapa turistikoa). 122. orrialdetik 167.era (bi horiek barne).

c) Ingurumena: ingurumen aldetik interesa duten lekuak. 171. orrialdetik 188.era (bi horiek barne).

12. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko errepideen katalogoa, 2016: autobideak, autobiak, bide bikoiztuak, prestazio handiko errepideak, interes orokorreko errepideak eta Foru Komunitatearen intereseko errepideak.

Zati berezia

Legeria.

1. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

3. gaia.–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

4. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia. Jatorrizko ordenamenduaren iturriak eta zuzenbide eratorria.

5. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

6. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua, “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua, “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”.

7. gaia.–Administrazio egintzak. Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

8. gaia.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa. Atariko titulua. Zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. 1. liburua. I. titulua. Zigor arloko arau-hausteak. II. titulua. Delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak. V. titulua. Delituetatik eta prozesuko kostuetatik eratorritako erantzukizun zibila (I. eta II. kapituluak).

9. gaia.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Prozedura Kriminalari buruzko Legea: II. liburua. Sumarioa. I. titulua. Salaketa. III. titulua. Polizia judiziala. IV. titulua. Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. II. kapitulua. Atxiloketa. IV. kapitulua. Defentsa eskubideaz baliatzea, abokatuaren laguntza, eta atxilotuei eta presoei eman beharreko tratua. VIII. titulua. Konstituzioaren 18. artikuluan aitortutako eskubideak mugatzen dituzten ikerketa neurriak. I. kapitulua. Sarrera eta erregistroa toki itxietan. II. kapitulua. Liburu eta paperen erregistroa. III. kapitulua. Idatzizko posta eta posta telegrafikoa geldiarazi eta irekitzea. 6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez arautzen baita “Habeas Corpus” prozedura. Espainiako zigor-arloko jurisdikzio-ordena eta Nafarroako barruti judizialak.

10. gaia.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. I. titulua. Segurtasun indar eta kidegoak. II. titulua. Estatuko segurtasun indar eta kidegoak. III. titulua. Autonomia erkidegoetako poliziak. IV. titulua. Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa. V. titulua. Udaltzaingoak. Azken xedapenetako hirugarrena.

11. gaia.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.

12. gaia.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

13. gaia.–72/2016 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua. I. titulua. Xedapen orokorrak (1-4 artikuluak). II. titulua. Nafarroako Foruzaingoaren antolamendua (5-26 artikuluak). III. titulua. Foruzaingoaren funtzionamendua (27-35 artikuluak).

14. gaia.–57/2002 Foru Dekretua, martxoaren 25ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua. I. kapitulua. Xedapen orokorrak (1-9 artikuluak). II. kapitulua. Lanpostuak betetzea lehiaketaren, berariazko lehiaketaren edo izendapen librearen bidez (10-23 artikuluak). III. kapitulua. Lanpostuak betetzeko beste modu batzuk (24-28 artikuluak). Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarria.

15. gaia.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa: Hitzaurrea. I. kapitulua. II. kapitulua. III. kapitulua. V. kapitulua (30. artikulutik 37.era, 47. artikulutik 49.era, eta 52. artikulua). Seigarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetako hirugarrena.

16. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

17. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, parlamentuaren kontrola eta parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

18. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

19. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Zerga Ogasuna. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

20. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

Ezagupen teknikoak.

1. gaia.–Oinarrizko informatika: ordenagailu baten osagaiak. Sareen oinarriak.

2. gaia.–Windows 10 sistema eragilea. Oinarrizko funtzioak.

3. gaia.–Microsoft Word 2010 testu prozesadorea: oinarrizko funtzioak.

4. gaia.–Internet, nabigatzaileak, intraneta eta posta elektronikoa.

5. gaia.–Sare sozialen oinarrizko ezagupenak: Twitter, Instagram, Facebook, WhatsApp. Kode gaiztoak.

II. ERANSKINA

Bigarren probari dagozkion ariketak

1.–Banku press-a, edo pisua goratzeko proba, 38 kg gizonezkoentzat eta 20 kg emakumeentzat.

–Deskripzioa: banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak zoruan bermaturik, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonezkoentzat, eta 20 kilokoa emakumeentzat. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz heldu eta hatzak itxirik, sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago. Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ezta jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira, eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.

Ukondoak erabat eta aldi berean luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

–Puntuazioa: egindako errepikapen kopuruaren araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK

NOTA

Gizonezkoak

Emakumeak

30 baino gutxiago

25 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 artean

25 eta 29 artean

5,0

36 eta 41 artean

30 eta 34 artean

5,5

42 eta 46 artean

35 eta 39 artean

6,0

47 eta 50 artean

40 eta 43 artean

6,5

51 eta 54 artean

44 eta 47 artean

7,0

55 eta 57 artean

48 eta 50 artean

7,5

58 eta 60 artean

51 eta 53 artean

8,0

61 eta 62 artean

54 eta 56 artean

8,5

63 eta 64 artean

57 eta 58 artean

9,0

65

59

9,5

66 edo gehiago

60 edo gehiago

10,0

2.–Ur inguruneko trebetasun proba (50 metro estilo librean, tarteka urpean).

–Deskripzioa: joan-etorria egin behar da igerian, estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean.

Ezin izanen da erabili urpean igeri egiteko betaurrekorik, ez urpean igeri egiteko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak.

–Gauzatzeko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro eginen ditu igerian, hasieran ur azalean eta gero urpean, ahalik eta denbora laburrenean. Lehenbizi igeri eginen du, eta, gero, irteeratik 10 metrora, urpean eginen du igeri bi metro, gelditu gabe, horretarako mugatuko den zonaren azpitik, gorputza ur azalaren azpian duela, eta gero beste aldeko hormaraino segituko du igeri egiten, han buelta eman eta irteerara itzuliko da. Mugatutako zonara iristean berriz ere urpean eginen ditu bi metro etengabe, eta hormaraino segituko du gero, igerian.

Saio bakarra eginen da.

Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

  • Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak erabiltzen baditu euskarri moduan edo bulkatzeko.
  • Igerilekuaren ertzei heltzen badie atseden hartzeko.
  • Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz bulkada hartzen badu.
  • Kalez aldatzen bada.
  • Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.
  • Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.

–Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-hamarrenak ez baitira kontuan hartuko):

DENBORA

NOTA

Gizonezkoak

Emakumeak

50” edo gehiago

55” edo gehiago

Baztertua

49”,9tik 47”-ra

54”,9tik 53”-ra

5,0

46”,9tik 44”-ra

52”,9tik 51”-ra

5,5

43”,9tik 41”-ra

50”,9tik 49”-ra

6,0

40”,9tik 39”-ra

48”,9tik 47”-ra

6,5

38”,9tik 37”-ra

46”,9tik 45”-ra

7,0

36”,9tik 35”-ra

44”,9tik 43”-ra

7,5

34”,9tik 33”-ra

42”,9tik 41”-ra

8,0

32”,9tik 31”-ra

40”,9tik 39”-ra

8,5

30”,9tik 29”-ra

38”,9tik 37”-ra

9,0

28”,9tik 27”-ra

36”,9tik 35”-ra

9,5

26”,9 edo gutxiago

34”,9 edo gutxiago

10,0

3.–Zalutasun proba (Barrow testa).

–Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren gibelean.

–Gauzatzeko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea “zortzi” baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta, gero, beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egin daitezke. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

F2203927_0.pdf

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 23”3 segundo gizonezkoentzat, eta 26”5 segundo emakumeentzat.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

a) Zutoin bat botatzen badu.

b) Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

c) Ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

–Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Segundo-ehunenak alde batera utziko dira. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA

NOTA

Gizonezkoak

Emakumeak

23”3tik gora

26”5 baino gehiago

Baztertua

23”3tik 23”2ra bitarte

26”5etik 26”0ra bitarte

5,0

23”1etik 23”0ra bitarte

25”9tik 25”5era bitarte

5,5

22”9tik 22”8ra bitarte

25”4tik 25”0ra bitarte

6,0

22”7tik 22”6ra bitarte

24”9tik 24”6ra bitarte

6,5

22”5etik 22”4ra bitarte

24”5etik 24”2ra bitarte

7,0

22”3

24”1etik 23”9ra bitarte

7,5

22”2

23”8tik 23”6ra bitarte

8,0

22”1

23”5

8,5

22”0

23”4

9,0

21”9

23”3

9,5

21”8 edo gutxiago

23”2 edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).

–Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute, zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzuten duten une berean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, edo marretatik haratago, txandaka. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuta, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa izanen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren tarteak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada eta metro bateko tartetik haratago joan bada, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Honako egoera hauetan bukatuko da izangai bakoitzaren proba, eta ordura arte lortutako tarteak kontatuko dira:

  • Izangaia gelditzea, salbu eta une batez soilik gelditzen bada, 20 metroen marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.
  • Izangaia esleitutako kaletik ateratzea.
  • Izangaiak ibilbide oso bat ez bukatzea muturreko marra edo haratago zapaldu gabe.
  • Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroen marratik metro bateko eremura.
  • Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera, edo haratago, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barruan egonda, izangaiak ez badu marra zapaltzen seinale akustikoak jo baino lehen, izangaiari abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroen beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroen beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat hartuko da.

–Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:

TARTEAK

NOTA

Gizonezkoak

Emakumeak

10,5 baino gutxiago

8 baino gutxiago

Baztertua

10,5

8

5,0

11

8,5

5,5

11,5

9

6,0

12

9,5

6,5

12,5

10

7,0

13

10,5

7,5

13,5

11

8,0

14

11,5

8,5

14,5

12

9,0

15

12,5

9,5

15,5 edo gehiago

13 edo gehiago

10,0

5.–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba (alboko jauzien testa).

–Deskripzioa: lurretik 25 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik jauzi egin beharko da, 30 segundoz etenik gabe, oinak elkarturik edo pare-parean daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

–Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan saiheska, bi oinak elkarturik edo pare-parean. Kontrolatzaileak “ya” esatean, jauzika hasiko da, gelditu gabe.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Gutxienez bi minutuko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

  • Listoia botatzen badu.
  • Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.
  • Jauzien erritmoa eteten badu 30 segundoak bukatu baino lehen, eta gelditzen bada.
  • Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.
  • Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.
  • Listoiak mugatutako eremutik kanpo egiten badu jauzi.
  • Eskatutako gutxieneko jauzi kopurura iristen ez bada. Kasu horretan, izangaiak bigarren saiakera bat egiteko aukera izanen du.

–Puntuazioa: egindako errepikapen kopuruaren araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK

NOTA

Gizonezkoak

Emakumeak

55 baino gutxiago

35 baino gutxiago

Baztertua

55 eta 57 artean

35 eta 37 artean

5,0

58 eta 60 artean

38 eta 40 artean

5,5

61 eta 63 artean

41 eta 43 artean

6,0

64 eta 66 artean

44 eta 46 artean

6,5

67 eta 69 artean

47 eta 49 artean

7,0

70

50 eta 52 artean

7,5

71

53 eta 54 artean

8,0

72

55 eta 56 artean

8,5

73

57 eta 58 artean

9,0

74

59 eta 60 artean

9,5

75 edo gehiago

61 edo gehiago

10,0

III. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikuseremu monokularra: plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikuseremuaren ezein meridianotan.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzuteko sistema.

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB-ko edo gehiagoko galera monoauraleko entzumen-zolitasuna.

–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

3.–Hizketa.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.

4.–Aparatu muskuloeskeletikoa.

–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, ondorio funtzionalen arabera.

–Prozesu artikularrak, ondorio funtzionalen arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.

–Zifosiak, 30° baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Espondilitis ankilosatzailea.

–Paget-en gaixotasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (ondorio funtzionalen arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak (ondorio funtzionalen arabera).

5.–Digestio aparatua.

–Crohn-en gaixotasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Abdomeneko paretaren herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Uzki-esfinterraren gutxiegitasuna.

6.–Zirkulazio-aparatua.

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, edo estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Hipertentsio arteriala (TASa > 14 eta TADa > 90).

–Arterietako hipotentsioa (TASa <90 eta TADa <45).

–Gutxiegitasun benosoa eta linfatikoa.

7.–Arnas aparatua.

–Arnas aparatuaren afekzio kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikatuak.

–Gaixotasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako gaixotasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren gaixotasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en gaixotasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, ondorio funtzionalen arabera.

–Nerbio-sistema periferikoaren gaixotasunak, ondorio funtzionalen arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Mugimenduaren beste nahasmendu batzuk (tikak, mugimenaren estereotipiak, loaren nahasmenduak), giza harremanetan eta lanean duten eraginaren arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak.

–Nahasmendu mental organikoak, alde batera utzita prozesu automugatuak eta itzulgarriak.

–Nahasmendu mentalak eta jokabidearenak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).

–Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk.

–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, nahasmendu depresibo errepikariak, depresio-aldi larria, nahasmendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, ondorio kliniko nabarmena dutenak.

–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, giza harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.–Sexu eta gernu-aparatua.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-ihesa.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen gaixotasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten gaixotasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizun operatiboek larriagotzen ahal dituztenak.

–Hipotalamo-hipofisario ardatzaren nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison, Cushing, feokromozitoma eta guruin suprarrenalen beste nahasmendu batzuk.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, haien zabalera, ondorio funtzionalak eta kokapena direla-eta polizia eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen dutenak.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfougalkor kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en gaixotasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Bestelakoak.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (GMI > 30).

15.–Ohar orokorrak.

–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu ondorio funtzionalen arabera eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Edozein aparaturen eta sistemaren beste edozein afekzio, baldin ebaluazio mahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea galarazten ahal duen ondorio funtzionala badu.

Iragarkiaren kodea: F2203927