65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko abenduaren 14an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa; behin betiko onespenaren iragarkia argitaratu zen 2022ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an.

Kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluak xedatzen duela Batzordeko buruaren eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, bilkuran onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat (aipatutako legeak jorratu zituen Toki Araubidearen Oinarriak).

Kontuan hartuz dauden beharrak gaur egun dagoen ziurgabetasun egoera, administrazio publikoetan lanpostuak betetzeari buruz etorkizunean izanen den aplikazioari dagokionez. Izan ere, ekitaldi honetan beharrezkotzat jotzen da horiek betetzea, zerbitzuek ongi funtziona dezaten.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduak, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, 3. artikuluan ezartzen duenaren arabera, “Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dute urtero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena”. Orobat, 2. apartatuan dio “Hutsik eta aurrekontuz hornituta dauden lanpostu guztiak sartuko dira enplegu eskaintzan, eta bertan adieraziko da zein diren urte horretan betetzeko daudenak eta zein aldi baterako hornitzekoak”.

Kontuan hartuz xedatutakoa Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean lan publikoaren eskaintzak eratzeko ezarritako aukerei buruz eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako araudiei buruz, eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen indarreko plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak ikusita.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoa, lehendakariaren eskumena dela “lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat etorriz”.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen lan publikoaren eskaintza hau onestea 2022rako:

–Plaza zenbakia: 06.

  • Lanpostua: familia langilea.
  • Araubide juridikoa: funtzionarioa.
  • Maila: D.
  • Sarbidea: oposizio lehiaketa.
  • Lanpostuaren osagarria: % 17.
  • Arrisku osagarria: % 4.
  • Mailako osagarria: % 12.
  • Jarduteko baldintzak: hutsik.
  • Hizkuntz-profila (euskara): B2 (A) B1 (I).

2. Argitaratzea Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin, aipatutako lanpostu hutsa betetzeko hautapen prozesurako deialdia egin aurretik.

3. Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzarraren hurrengo bileran.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, honen kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Etxalarren, 2022ko martxoaren 11n.–Presidentea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2204172