65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/00970 JV/br espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia:

Ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz irekia.

Kontzesioaren titularra: Jose María Fagoaga Oyaregui.

Ibai edo errekaren izena: Lapiztiko Iturria.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 0,0185 l/s.

Tokia: Mindetza ingurua.

Udal-mugartea eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Helburua: aziendari edaten emateko.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Mindetza inguruan (Ituren, Nafarroa), Jose María Fagoaga Oyareguiren aldeko ur aprobetxamendua dago inskribaturik (0,0185 l/s), Lapiztiko Iturriko uretik aziendari edaten emateko; aprobetxamendu eskubide hori azkendu behar da orain. Arrazoia da aprobetxamendurako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko martxoaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2203583