65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Zatiketa espedientea, UO45-A eta UO45-B antolamendu-unitateak sortzeko. Behin betiko onespena

Oteitzako Udaleko alkate udalburuak, otsailaren 1eko 2022-0007 Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen UO45 antolamendu-unitatea zatitu eta UO45-A eta UO45-B antolamendu-unitateak sortzeko espedientea, José Ignacio García Bellosok eta Rubén García López de Goicoecheak sustatua.

Hasierako onespen hori 2022ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an, eta jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, haren aurkako alegaziorik jaso gabe.

Udalak, 2022ko martxoaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aipatu espedientea.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluarekin.

Oteitzan, 2022ko martxoaren 18an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2204078