65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen 2022ko deialdia. Inicia proiektua 2022. Laburpena

DDBN (identif.): 616120.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/616120).

2022ko martxoaren 18ko Alkatetzaren 233/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia.

Lehena.–Onuradunak.

1. 2021eko abuztuaren 1ean hasi eta 2022ko irailaren 30era arte enpresa-jarduera hasi duten langile autonomoak. Dirulaguntzaren xede diren jardueren arabera, deialdiaren 5.2 oinarrian adierazten diren baldintza guztiak bete eta mantendu beharko dituzte dirulaguntzaren xede diren ekitaldi ekonomikoetan.

2. Eskaera 2021eko deialdirako epe eta modu egokian aurkeztu zuten langile autonomoak, baina dirulaguntzarik jaso ez zutenak, osorik edo zati batean.

Bigarrena.–Xedea.

“Inicia Proiektua” izeneko autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko programaren helburua, herrian sortutako enpresen kopurua handitzea da, enplegua sortzeko, garapen ekonomiko eta sozialean eraginez.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen 2022ko deialdia. Inicia Proiektua 2022.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

18.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da. Deialdi honetan dirulaguntzen eskabideak aurkezteko azken eguna 2022ko urriaren 30a izango da.

Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zizur Nagusian, 2022ko martxoaren 18an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2204102