65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

UE I9 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko lehen alkateordeak, martxoaren 17ko 11/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko UE I9 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, sustatu dutena Fontellasko Udalak berak eta Andrés Agorreta Arriazuk.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, proiektua behin betiko onetsirik geldituko da.

Fontellasen, 2022ko martxoaren 17an.–Lehen alkateordea, M.ª Érika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2204032