65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Eskumenak eskuordetzan ematea Bezkizko edateko ur- horniduraren proiekturako

Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduarekin (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia).

2022ko martxoaren 15eko ohiko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, osoko bilkurak alkatetzaren esku utzi zuen berariaz eta zehazki Topografía e Ingeniería Rural SL (TEIR Ingeniería) sozietateak emanen duen obra-proiektuaren onespena, Bezkitz (Leotz) edateko urez hornitzeko, proiektua onura publikokotzat jo baino lehen (hala badagokio) eta bertan aurreikusitako obrak kontratatzen hasi baino lehen beharrezko eta aurretiazko baimenak lortu ahal izateko, proiektua idazteko ordainsariak Topografía e Ingeniería Rural SL (TEIR Ingeniería) sozietateari ordaintzeko baimena emanez.

Iratxetan (Leotz), 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2204042