65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, 2022an laguntzak emateko, garapen-bidean dauden herrialdeetako gizarte-egoera ahuleko populazioen funtsezko eta oinarrizko beharrak asetzea xede duten proiektuetarako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 616078.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/616078).

Oinarri arautzaileak, gizarte-egoera ahuleko populazioen eta talde bereziki zaurgarrien funtsezko eta oinarrizko beharrak asetzea xede duten proiektuak finantzatzeko, garapen-bidean dauden herrialdeetan (2022. urtea).

Deialdi honen xedea da laguntzak emateko araubidea ezartzea, garapen-bidean dauden herrialdeei laguntzea helburu nagusitzat duten proiektuetarako Lizarrako Udalak ematen dituen 2022ko laguntzen esparruan. Laguntza horiek 2022ko ekitaldiko aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 2399-482000 - “Garapen-bidean dauden herrialdeendako laguntzak”. Xede horretarako, 24.500 euro izanen dira gehienez.

Lizarran, 2022ko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2204080