229. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 17a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3271/2025 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 20ko 3105/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zen Patricia Berzal Fernández andrea, psikologo lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitu zitzaion.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 20ko 350/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onetsi eta argitara eman ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko behin betiko izangai zerrendak, 2025-2026 ikasturtean indarrean izanen direnak.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
371/2025 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, I. "Herria, desira leku" argazkilaritza-lehiaketaren deialdia eta haren oinarriak onesten dituena eta 6.000 euroko gastua baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 863855.
705E/2025 EBAZPENA, urriaren 24koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 80.000 euroko kreditu gehigarri bat baimentzen baita Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2025-2026 ikasturterako deialdian.
382E/2025 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, "Nekazaritza-berrikuntzarako lankidetzako proiektu pilotuetarako laguntza" emateko oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onesten dituena 2023-2027ko NPEren Plan Estrategikoaren 7162 esku-hartzearen esparruan (Berrikuntzarako lankidetza-taldeak, AEI-Agri elkartearekin loturarik ez dutenak, nekazaritzako produktibitatearen eta jasangarritasunaren arloko proiektu pilotuak egitea sostengatzen dutenak). Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 856887.
384E/2025 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak landa eremuetan sortzeko laguntzak" emateko 2025eko deialdia eta haren oinarri arautzaileak, Nafarroako 2023-2027 NPEPEren barruan eta 6962 esku-hartzearen esparruan (Landa enpresak abian jartzea). Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 856712.
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 29an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Aritzaletako hondakin-uren arazketa" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 29an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Lezaungo hornidura" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 29an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Errezuko hornidura" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 29an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Larrion. Hornidura sarea berritzea, NA-718 errepidearen ondoko familia bakarreko etxebizitzetarako" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 29an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Caparrosoko industrialdeko hondakin-urak Arga Behereko HUArekin lotzeko proiektua" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan, 2026rako. Hasierako onespena
BALLARIAINGO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
BARAÑAIN
Akats-zuzenketa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenean
BASABURUA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
CASTEJÓN
Bigarren aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
GOROZINGO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
LANA
LARRAGA
2026rako tasak eta prezio publikoak jendaurrean
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan eta plaza huts bat sortzea. Hasierako onespena
LEKUNBERRI
Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
MENDABIA
7., 8., 9. eta 10. aldaketak 2025eko aurrekontuan. Hasierako onespena
MENDIGORRIA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
METAUTEN
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
ORKOIEN
2026rako karga-tasak, zerga-tasak eta tasak. Hasierako onespena
SESMA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
VALTIERRA
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
ATARRABIA
Gora jotzeko 25/1348 errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz
ZIZUR NAGUSIA
Bigarren aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Aldaketa, Ardoi sektorearen birpartzelazio proiektuan, Udal Planeko H-23 unitate morfologikoan. Behin betiko onespena
ARALARKO ELKARTEA
Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA
ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Inprimatu
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
bon@navarra.es