229. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Bigarren aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Udalak, 2025eko urriaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Castejongo Udalaren 2024ko plantilla organikoaren bigarren aldaketa baita hari lotutako agiri guztiak ere.

Onetsitako aldaketa Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Castejonen, 2025eko urriaren 31n.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2514303