229. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Bigarren aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2025eko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako plantilla organikoaren bigarren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Zizur Nagusian, 2025eko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2514398