229. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Ardoi sektorearen birpartzelazio proiektuan, Udal Planeko H-23 unitate morfologikoan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 7an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldatzea Ardoi sektorearen birpartzelazio proiektua, Zizur Nagusiko Udal Planeko H-23 unitate morfologikoari dagokionez. Aldaketa Aedas Homes Opco SLUk sustatu du.

Argitara ematen da, bat etorriz 1/207 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zizur Nagusian, 2025eko azaroaren 7an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2514650