2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Basaburuko udaletxean egingo den 2025/3 ezkontza dela eta, Basaburuko Udaleko alkateak, honako hau erabaki du Alkatetzaren 2025eko urriaren 27ko 2025/124 Ebazpenean, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluan eta Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamenduaren 43. artikuluan:
1.–Udal honetako zinegotzia den Alaia Etayo Oronozen aldeko eskuordetzea egitea, 2025/3 zenbakia duen ezkontza zibila egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.
2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori udaletxean egiteko, ezkongaiek erabakitzen duten datan.
3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Basaburuan, 2025eko urriaren 28an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2513982