229. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Gora jotzeko 25/1348 errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

M.ª Isabel Baztán Apesteguíak gora jotzeko 25/1348 errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Atarrabiako Udalaren osoko bilkurak 2025eko plantilla organikoa behin betiko onesteko hartu zuen erabakiaren aurka. Erabaki hori, hain zuzen, 2025eko ekainaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, aurka egin nahi izanez gero errekurtsogilearen uziei. Hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Atarrabian, 2025eko urriaren 28an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2513966