2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Udalak, 2025eko otsailaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udaleko 2025eko plantilla organikoan.
Espedientea jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, behar zen iragarkia argitaratu ondoren, 2025eko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24an.
Inork erreklamaziorik egin ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da plantillaren aldaketa.
Hori dela eta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da orain.
Valtierran, 2025eko urriaren 28an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETA
Honako plaza hau erantsi da:
Administrari-ofiziala; maila: C; araubide juridikoa: funtzionarioa; lanpostuko osagarria: 39,61; egoera: jardunean.
Iragarkiaren kodea: L2513981