2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
7., 8., 9. eta 10. aldaketak 2025eko aurrekontuan. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2025eko urriaren 23ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 7/2025, 8/2025, 9/2025 eta 10/2025 aurrekontu-aldaketen espedienteak. Hona hemen:
–7/2025 aurrekontu-aldaketa; 5.000,00 euroko aparteko kreditua, udal bulegoetako sei ordenagailu berritzea finantzatzeko.
–8/2025 aurrekontu-aldaketa; 8.500,00 euroko kreditu-gehigarria, udal igerilekuetako lanak finantzatzeko.
–9/2025 aurrekontu-aldaketa; 11.737,00 euroko kreditua sortzeko, kontsultategian sartzeko atea ordeztea finantzatzeko.
–10/2025 aurrekontu-aldaketa; 3.108,00 euroko kreditu-gehigarria, narriadura kognitiboa prebenitzeko tailerra egitea finantzatzeko.
Espedienteak udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 7/2025, 8/2025, 9/2025 eta 10/2025 aurrekontu-aldaketak behin betikoak bilakatuko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Mendabian, 2025eko urriaren 28an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2514405