2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARALARKO ELKARTEA
Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa
Aralarko Elkarteak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako baso-aprobetxamendu hau saltzeko:
–1. lotea honako hauek osatzen dute:
ESPEZIEA | OIN ZK. | BOL. GUZTIRA | ZURA BOL. | EGURRA BOL. |
PAGOA | 1.037 | 2.491 m3 | 894,12 m3 | 1.596,8 m3 |
- Prezioa: 64.892,08 euro, gehi dagokion BEZa (%12).
–2. lotea honako hauek osatzen dute:
ESPEZIEA | OIN KOP. | BOL. GUZTIRA | ZURA BOL. | EGURRA BOL. |
PAGOA | 1.888,5 | 1.417,6 m³ | 75,10 m³ | 1.813,4 m3 |
- Prezioa: 32.018,44 euro, gehi dagokion BEZa (%12).
Proposamenak Arakarko Elkarteko egoitzan aurkeztu behar dira, Lakuntzako Udalaren bulegoetan, edo legez ezarritako bideetako bat erabiliz, 2025eko abenduaren 11ko 12:00ak arte.
Eskaintza ekonomikoak Lakuntzako udaletxeko osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2025eko abenduaren 11n bertan, 13:30ean.
Udal Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioen Atarian daude, interesdunen eskura, klausula administratibo partikularren baldintza-agiria eta baldintza teknikoen agiria.
Lakuntzan, 2025eko azaroaren 4an.–Lehendakaria, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L2514456