229. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2026rako karga-tasak, zerga-tasak eta tasak. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2025eko urriaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak, eta onetsi zuen, orobat, tasak, tarifak, eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskalak eta arauak aldatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2514241