2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2025eko urriaren 31n egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko plantilla organikoa. Idazkaritzan egonen da ikusgai (San Salbatore kalea 11, behea, Tafalla), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Ez badu inork erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia bukatutakoan.
Tafallan, 2025eko urriaren 31n.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2514295