229. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan eta plaza huts bat sortzea. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin ohiko bilkuran, erabaki du, besteak beste, 2025eko plantilla organikoa aldatzea, liburuzainak erretiroa hartu duelako, eta plaza hori hutsik dagoela deklaratzea.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.

Larragan, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2514410