1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 20ko 350/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onetsi eta argitara eman ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko behin betiko izangai zerrendak, 2025-2026 ikasturtean indarrean izanen direnak.
Iragarki honen bidez, aditzera ematen da eranskinean ageri direnek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 20ko 350/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onetsi eta argitara eman ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetan aritzeko aldi baterako kontratazioak egiteko behin betiko izangai zerrendak, 2025-2026 ikasturtean indarrean izanen direnak.
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute bidal dakien aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2025eko urriaren 28an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
ERANSKINA.–GORA JOTZEKO ERREKURTSOA JARRI DUTEN PERTSONAK
ASIER UNZUÉ FERNÁNDEZ
MARIA TERESA MARTÍN GONZÁLEZ
JOSU SOLA BELLOSO
CRISTINA OSÉS ALONSO
JOSU LUQUIN PERALES
IÑIGO CIGANDA IRIGOYEN
MAITE ESPINAL CAMINOS
SANDY LÓPEZ CABALLERO
ERIK ITURMENDI VELASQUEZ
IÑAKI ARAIZ ZUGASTI
ITSASO SEVERIANO RECALDE
MAR MARÍA ZALDUENDO ETAYO
MAITE MARÍN BEJAR
BEGOÑA GALÁN LAFUENTE
DAVID BARBERO BASTIDA
Iragarkiaren kodea: F2513992