229. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

705E/2025 EBAZPENA, urriaren 24koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 80.000 euroko kreditu gehigarri bat baimentzen baita Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2025-2026 ikasturterako deialdian.

Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 354E/2025 Ebazpenaren bidez, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2025-2026 ikasturteko deialdia onetsi zen. Ebazpenak 250.000 euroko gastua baimentzen du, 2026ko aurrekontuan, 2025eko aurrekontuko "Nazioarteko praktikak" izeneko 810003 81400 4809 146100 partidaren baliokidea izanik, gaituko den partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago aipatu ekitaldian. Horrez gain, ezartzen du 100.000 euroko gehieneko kopuru gehigarria baimentzeko aukera; kopuru hori beketarako aplikatzen ahalko da beste deialdirik egin beharrik gabe, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenak arautuko du.

Eskaerak aurkezteko epearen barnean jaso diren eskaerek deialdi honetan baimendutako kreditua gainditzen dute.

Bestalde, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 13/2023 Ebazpenaren bidez, Naex Talentua beken 2023ko deialdia onetsi zen, eta 436.000 euroko gastua baimendu zen, "Nazioarteko praktikak" izeneko 810003 81400 4809 146100 partidaren kargura, aipatu ekitaldietan kreditu egokia eta nahikoa izateko baldintzarekin. Hau da xehetasuna:

EKITALDIA

AURREKONTUA

2024

145.000 euro

2025

218.000 euro

2026

73.000 euro

Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren ekainaren 18ko 20/2025 Ebazpenaren bidez, esleitu ziren NAEX Talentua beken 2023ko deialdiko 3. faseko praktiketarako destinoak A modalitateko bekadunentzat, fase horretako beken zuzkidura eta lehen ordainketa, %30ekoa. Hau da banaketa:

A MODALITATEARI EMANDAKO ZENBATEKOA,
3. FASERAKO

EMANDAKO ZENBATEKOA
2025

EMANDAKO ZENBATEKOA
2026

75.310 euro

37.655 euro

37.655 euro

2026rako baimendutako zenbatekoa 73.000 euro zirenez, erabili gabeko 35.345 euroko kreditua dago. Beraz, 35.000 euroko kreditua dago, erabil daitekeena Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2025-2026 ikasturterako deialdian. Erabili gabeko gainerako kreditua NAEX Talentua beken 2023ko deialdian Gizarte Segurantzako kuoten balizko igoera ordaintzeko gordeko da.

Era berean, Enpresa Sustapenerako zuzendari nagusiaren abenduaren 14ko 938E/2023 Ebazpenaren bidez, NAEX Talentua beken 2024ko deialdia onetsi zen, Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan (2024ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 23koa).

Deialdi horren konpromisoei aurre egiteko, honako aurrekontu kreditu hauek baimendu ziren, partida hauen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

810003 81400 4809 146100: "Nazioarteko praktikak"

2025

175.000 euro

810003 81400 4809 146100: "Nazioarteko praktikak"

2026

262.000 euro

810003 81400 4809 146100: "Nazioarteko praktikak"

2027

88.000 euro

Deialdi horren babesean, NAEX Talentua 10 beka eman ziren Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 376E/2024 Ebazpenaren bidez.

Gero, International Business-eko unibertsitate masterra (NAEX Talentua programako 1. fasea) bukatu ondotik, beka jasotako bi pertsonak uko egin zioten bekari.

Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 491E/2025 Ebazpenaren bidez, 2. faseko praktiken destinoa esleitu zitzaien A modalitateko bost bekadunei eta 3. faseko praktiken destinoa B modalitateko 3 bekadunei, eta 202.584 euroko beka eman zitzaien, honela banatuta:

A MODALITATEARI 2. FASERAKO ETA B
MODALITATEARI 3. FASERAKO EMANDAKO
ZENBATEKOAK

EMANDAKO ZENBATEKOA
2025

EMANDAKO ZENBATEKOA
2026

256.995 euro

128.497,50 euro

128.497,50 euro

2026an, berriz, kontuan hartuta 2027. urterako baimendutako gehieneko aurrekontua 88.000 eurokoa dela, 2026. urtearen kargura eman daitekeen gehieneko zenbatekoa ere 88.000 eurokoa da, A modalitateko bekadunei 3. faseko praktiken destinoak esleitu ondoren; izan ere, Naex Talentua beken 2024ko deialdiaren 11. oinarriaren arabera (Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 671E/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen deialdi hori), fase horretarako emandako zenbatekoaren %50 ordainduko da 2026. urterako partidaren kargura (2025eko gastuen aurrekontuko "Nazioarteko praktikak" izeneko 810003 81400 4809 146100 partidaren baliokidearen kargura), eta beste %50a 2027. urterako dagoen partidaren kargura, ekitaldi horietan kreditu egokia eta nahikoa baldin badago, betiere.

Ondorioz, indarrean dagoen gastu aurrekontuko "Nazioarteko praktikak" izeneko 810003 81400 4809 146100 partidaren baliokide den partidaren kargura, 2026. urtean erabilgarri egonen den gehieneko zenbatekoa 216.497,50 eurokoa izanen da (128.497,50 euro + 88.000 euro), urte horretarako baimendutako 262.000 euroetatik, hau da, 45.502,50 euroko aldea dago.

Beraz, 45.000 euroko kreditu erabilgarria dago, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2025-2026 ikasturterako deialdian balia daitekeena. Erabili gabeko gainerako kreditua NAEX Talentua beken 2024ko deialdian Gizarte Segurantzako kuoten balizko igoera ordaintzeko gordeko da.

Horiek horrela, proposatzen da 80.000 euroko (35.000 + 45.000) kreditu gehigarria baimentzea Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2025-2026 ikasturteko deialdian, 2026rako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzeagatik. 2026ko gastuen aurrekontuan 2025eko aurrekontuko "Nazioarteko praktikak" izeneko 810003 81400 4809 146100 partidaren baliokidea denaren kargura izanen da, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

Adierazitakoarekin bat, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. 80.000 euroko kreditu gehigarria baimentzea Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2025-2026 ikasturteko deialdian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzeagatik. 2026ko gastuen aurrekontuan 2025eko aurrekontuko "Nazioarteko praktikak" izeneko 810003 81400 4809 146100 partidaren baliokidea denaren kargura izanen da, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko urriaren 24an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2513969