229. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Udalak honako erabaki hau hartu zuen 2025eko urriaren 14an egindako ohiko bilkuran, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea):

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Honako ordainsari edo bilkura-sari hauek ezartzea udalkideentzat, karguan jarduteagatik eta Udalaren bilkuretara egiazki joateagatik:

–Alkatetza: Udalak urtean 5.154,60 euro ordainduko du alkate karguan dedikazio partzialean jarduteagatik, gehi Gizarte Segurantzako enpresa kuota. Horiek hilero ordainduko dira, behar diren kenkariekin. Hori kobratzen bada, ezin izanen da saririk hartu kide anitzeko organoetara joateagatik.

–Gainerako udalkideak: Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik edo kide anitzeko beste organo batzuetara egiazki joateagatik, jasoko dituzte 84 euro eta 50 euro gordin, hurrenez hurren.

–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko, beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, baldin badaude behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.

Metautenen, 2025eko urriaren 20an.–Jarduneko alkatea, Cristina Zudaire Landa.

Iragarkiaren kodea: L2514115