2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
2026rako tasak eta prezio publikoak jendaurrean
Larragako Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, Larragako Udalaren 2026ko ekitaldirako tasen eta prezio publikoen aldaketa onestea.
6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta baita Udalaren iragarki-taulan ere, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatutako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Larragan, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2514409