229. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan, 2026rako. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2025eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskalen eta prezio publikoen aldaketa 2026ko ekitaldirako.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Altsasun, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2514245