143. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 17a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

76/2025 FORU DEKRETUA, ekainaren 18koa, Klima-aldaketaren eta Energia-trantsizioaren arloko Politikarako Gizarte Kontseilua sortzen duena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1830/2025 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 1423/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basogintzako ingeniari teknikoen lau plaza oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen eta oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia zehaztu ziren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 355/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren mendeko Iruñeko Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskoletan 2025-2026 ikasturterako onartu diren pertsonen behin betiko zerrendak eta itxaron zerrendak onetsi ziren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 28ko 100/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez programazio didaktikoa aurkeztu ez zuten izangaiak baztertu ziren honako hautapen prozesu hauetan: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko plazetara sartzeko hautapen prozesuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruaren barruan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 6ko 106/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez oposizioaldiko lehen probara dei egiten zitzaien honako hautapen prozesu hauetan onartutako izangaiei: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko plazetara sartzeko hautapen prozesuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruaren barruan. Hura onetsi zen Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenaren bidez.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA deialdi honetako oposizioaldiaren behin betiko emaitzen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) 212 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, merezimenduen behin betiko balorazioaren aurka, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan erizainen 296 plaza huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian, zeina onetsi baitzen Osasuneko kontseilariaren azaroaren 11ko 350E/2024 Foru Aginduaren bidez.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

693E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, dirulaguntzak emateko toki-erakundeei, jubiloteka programak egiteko 2025ean. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko identifikazioa: 839760.

262E/2025 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, tokiko entitateei nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburrak sustatzeko emanen zaizkien laguntzen oinarri arautzaileak onesten dituena eta 2025. deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 840288.

266E/2025 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 136E/2025 Ebazpenaren "Ebazten dut" ataleko 4. puntuko bigarren marratxoko testua. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 828104.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko ekainaren 25ean hartua, Vicente eta Maravillas Lambertoren omenezko monolitoa Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu eta dagokion erregistroan inskribatzen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko ekainaren 25ean hartua, Andosillako Kasino Nagusiaren memoriagunea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu eta dagokion erregistroan inskribatzen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko ekainaren 25ean hartua, Iruritatik Artesiagara doan errepidea eta "Bidegabeko Bidea" izeneko eskultura Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu eta dagokion erregistroan inskribatzekoa.

50/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Iruñerriko hiriko bidaiari garraio erregularraren gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena, 2025eko uztailaren 1eko 00:00etatik aurrera eta iraupen mugagabean, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako Enpresa Batzordeak deituta eginen den greba dela eta.

242E/2025 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen baitzaio Lapoblaciongo udal mugartean dagoen hiriko hondakin uren arazketarako instalazio bati. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ingurumen baimen bateratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agiri osagarrietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak. Instalazioaren titularra Nafarroako Toki Azpiegiturak SA da.

541E/2025 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren txostena egiten baitzaio Olaztiko (Nafarroa) zementu fabrikan hondakinen %100ari biomasaren balorizazio energetikoa egiteko proiektuari. Proiektua Cementos Portland Valderrivas enpresak sustatzen du.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERIAIN

Deialdia, administrariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

SAN ADRIÁN

Deialdia, "Santas Reliquias" haur eskolan garbiketako laguntzailearen hiru lanpostu betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan. Deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea

ALESBES

Deialdia, Virgen del Portal zahar etxean gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Akats zuzenketa, peoia izateko (E mailakoa) deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendan

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Larreak enkantean

LARRAGA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

LEATXE

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

MURUZABAL

Alkatetzari eskuordetza ematea, Esteban Pérez Tafalla kalea egokitzeko eta bertako irisgarritasuna hobetzeko obraren kontraturako

OLAIBAR

Aldaketa, Olabeko Udal Planeko 3. poligonoko 6. lurzatian. Hasierako onespena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Ultzama udalerria Iruñerriko Mankomunitatetik bereiztea taxiaren zerbitzuari dagokionez. Jendaurrean jartzea

Jabari publikoko ondasun baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, desafektazioa eta desatxikipena. Jendaurrean jartzea

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

"Ziraukiko (Nafarroa) edateko uraren araztegiko biltegi nagusia" proiektua. Jendaurrean jartzea

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

URTXOKO SOZIETATE MIKROKOOPERATIBOA

Sozietate mikrokooperatiboa sozietate mugatu bihurtzea