2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
Mankomunitateko buruaren 69/25 Ebazpenaren bidez, eta bete beharrez 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua),
ERABAKI ZEN:
Lehena.–Oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitate honen lan publikoaren eskaintza onestea 2025erako; hona hemen:
- Administrari-laguntzaileen 2 plaza. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %24,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Plaza zenbakiak: 016 eta 024. Hizkuntza-eskakizuna: euskaraz jakitea, merezimendua. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026.
- Gizarte-langilearen plaza bat. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: B. Lanpostuko osagarria: %34,73. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Plaza zenbakia: 025. Hizkuntza-eskakizuna: euskaraz jakitea, merezimendua. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026.
Bigarrena.–Agintzea lan publikoaren eskaintza argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitate honen iragarki-taulan, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriozarren, 2025eko ekainaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.
Iragarkiaren kodea: L2509262