2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN ADRIÁN
Deialdia, "Santas Reliquias" haur eskolan garbiketako laguntzailearen hiru lanpostu betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan. Deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea
San Adriango Udalak, Alkatetzaren ekainaren 23ko 258/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:
"Lehenengoa.–Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onestea "Santas Reliquias" haur eskolan garbiketako laguntzailearen hiru lanpostu (D maila/taldea), oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan, betetzeko deialdian. Hona hemen:
Onartuak:
MARÍA YOLANDA DEL RINCÓN SÁENZ
ISABEL SÁENZ MORENO
Baztertuak:
MARÍA PILAR PASCUAL MONROY
Baztertzeko arrazoia: ez da San Adriango langile finkoa, 2.1.a) oinarrian eskatu bezala.
Bigarrena.–Prozesuko oposiziorako proba eginen da 2025eko irailaren 10ean, bederatziak eta hogeita hamarrean, San Adriango udaletxean. Hori, betiere, deialdiaren 5.2 oinarriarekin bat.
Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta San Adriango Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, behar diren ondorioak izan ditzan."
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen denetik hasita.
San Adrianen, 2025eko ekainaren 23an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2508987