143. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Larreak enkantean

Barasoaingo Udalak –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko urriaren 18ko 280/1990 Erregelamenduan eta hori arautzeko ordenantzan xedatuarekin bat– larre bat adjudikatuko du enkante bidez, 2025-2033 aldirako, Udalaren osoko bilkurak onetsitako baldintza-agiriaren arabera, interesdunen eskura baitago Udalaren idazkaritzan. Larre hori eman gabe geratu da herritarrendako adjudikazio zuzeneko prozeduran.

Enkantea 12:00etan eginen da, hamabosgarren egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, ahozko posturen bidez.

Barasoainen, 2025eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2509328